Black Mass (euskaraz Masa Beltza), 2013ko Scott Cooper estatubatuar zinema zuzendariaren biografia drama film bat da. Dick Lehr eta Gerard O'Neill kazetarien Black Mass: The True Story of an Unholy Alliance Between the FBI and the Irish Mob (2001, Masa Beltza: FBI eta Irlandar Mafiaren Arteko Aliantza Lotsagabearen Benetako Istorioa) liburuan oinarritua dago, honetan Whitey Bulger irlandar-estatubatuar mafiaburuaren bizitza eta egiteak agertzen dira. Johnny Depp, Joel Edgerton, Benedict Cumberbatch, Kevin Bacon, Jesse Plemons, Peter Sarsgaard, Rory Cochrane, Adam Scott, Julianne Nicholson, Dakota Johnson eta Corey Stoll aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1975, Boston, John Connolly (Joel Edgerton) FBIko agenteak Whitey Bulger (Johnny Depp) espetxetik atera berri den irlandar-estatubatuar mafiaburua FBIrekin kolaboratzeko konbentzitu du, etsai amankomun bati aurre egiteko asmoz: italiar-estatubatuar mafia. Zoritxarreko aliantza honek bortizkeria ekintza sail bati hasiera eman eta Whiteyri legearengandik ihes egin, bere boterea iraunarazi eta Bostongo gangster gupidagabe eta boteretsuena bilakatzea ahalbideratuko dio.
Aktoreak
Kanpo estekak