Bisheh ur-jauzia (persieraz: آبشار بیشه شهرستان خرم آباد, lureraz آوشار بیشَه) Iranen dagoen ur-jauzi bat da. Istgah-e Bisheh herrian dago, Irango mendebaldean. 2008an Irango ondare kultural eta naturala izendatu zuten[1].
Turismogune garrantzitsua da, haritzi baten erdian baitago eta irismen errazeko tokia baita. Inguruan dagoen hiri handiena Khorramabad da[2].
Deskribapena
Zagros mendietan baso itxi baten barnean aurkitzen da. 48 metrotako altuera eta 10 metrotako zabalera duen ur-jauzia da eta Sezar ibaira erortzen da ura. Ur-jauziaren azpian sortzen den putzuak ur gardena du.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak