Lurera[2] (لری, [loriː] edo [luriː] ahoskatua) gehienbat Iranen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza da. Irango Chahar eta Bakhtiari, Fars, Kohkiluyeh eta Buyer Ahmad, Khuzestan, Isfahan eta Lorestan probintzietan eta Irakeko alderdi batzuetan hitz egiten dute. Gutxi gorabehera 4,2 milioi gizabanakok dute lehen hizkuntzatzat.
Pehlevieraren ondorengoa, persiera eta kurduera arteko dialektoen continuuma da, eta bera ere hiru dialektotan banaturik dago: loristaniera, bakhtiariera eta hegoaldeko lurera.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak