Udalerriak 12.209 biztanle zituen 2007an. XV. mendeko eliza, XVI. mendeko gaztelua eta bainu-etxe ospetsua ditu.[1]
Etimologia
1000. urtera arte Gaskoinianeuskaraz eta gaskoineraz hitz egiten zen eta gaur egun bertako toponimian euskararen arrasto ugari daude.[2] Biscarrosse izena euskarazkobizkar hitzetik dator eta toponimoa euskaraz Bizkarrotze da.[2] Huescako Biscarrués herriak antzeko toponimia du.