Sei bioelementu horiei bioelementu primario deritze, izaki bizidunen biomolekula nagusietan (gluzido, lipido, proteina eta azido nukleikoetan) agertzen direlako. Bestalde, bioelementu primarioak ugariagoak dira bizidunengan (biosferan), lurrazalean (litosferan), uretan (hidrosferan) edo atmosferan, baino, hurrengo taulan ikusten denez:
Ikusten denez, oxigenoa da gorputzean dagoen bioelementurik ugariena (%62a). Bere proportzioa eta hidrogenoarena (%9a) materia bizidunak duen uraren (H2O) kopuru handiarekin loturik dago.
Bioelementu primarioek berezko ezaugarriak dituzte, bizirako oso egokiak direnak:
biosferaz gain, atmnosferan, litosferan eta hidrosferan daude. Horrek esan nahi du bizidunek eskura dituztela
masa atomiko txikia dutenez, eta haien kanpo geruzan elektroi-kopuru egokia dutenez, lotura kobalente sendoak ezartzen dituzte beste elementuekin.
karbonoa, oxigenoa eta nitrogenoa elektroi-pare bat baino gehiago konpartitzeko gai dira, lotura bikoitzak ezarriz
oso elektronegatiboak direnez, oxigenoak eta nitrogenoak molekula dipolarrak sortzen dituzte, uretan ongi disolbatzen direnak (hau garrantzi handikoa izanik erreakzio metabolikoetan)
%0,1 baino proportzio txikiagoan daude bizidunengan. Kopuru txikian bada ere funtsezkoak dira bizirako, hain gabezia asaldura larriak ekartzen baititu. Elementu hauek dira, besteak beste: burdina (Fe) -hemoglobina molekularen osagaia-, iodoa (I) -tiroxina hormonan dagoena-, kobaltoa (Co) -B12 bitaminaren sintesian parte hartzen duena-, manganesoa (Mn), kobrea (Cu), zinka (Zn), etab.