Bilboko Merkataritza Eskola

Bilboko Merkataritza Eskola
Euskal Herriko Unibertsitatea
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1818
Webgune ofiziala

Bilboko Merkataritza Eskola edo EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Elkano Atala 1818an sortutako negozio eskola da, espainiar estatuko lehenengoa eta mundu mailan sortu ziren lehenetarikoa.[1]

Historia

Bilbon merkataritza ikasketak emateko eskola baten irekiera baimentzen zuen erregearen idatzia argiratu zen 1818ko uztailaren 9an.[1] 1819ko martxoaren 1ean hasi zen eskolak ematen.[2]

Bilboko Kontsuletxearen, Merkataritzako Lanbide Eskolaren eta Merkataritzako Goi Ikasketen Eskolaren babes eta laguntzarekin sortu zen.[3] Eskolaren lehenengo egoitzaBilboko Kontsulatuak Bilboko udaletxean zuen goiko solairua izan zen.[2] Ondoren, Elkano kalera mugitu zen.[4]

Egun, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen parte da.[5]

Ikasle ohi esanguratsuak

Berrehun urteren buruan asko izan dira eskolatik pasa izan diren ikasleak, haien artean pertsonaia esanguratsu ugari, besteak beste, Miguel Delibes eta Gabriel Aresti idazleak, José Luís Berasategui, Josune Gorospe eta Jon Zabalía politikariak, Marta Ubieta abeslaria, Milagros García Crespo ekonomialaria eta Edu Alonso eta Xabier Eskurza futbolariak.[6]

Sariak eta aitortzak

Eskolaren 200. urteurrena ospatzeko asmoarekin, 2019an, Espainiako Loteria Nazionalak eskolaren eraikinaren irudia zuen dezimo bat argitaratu zuen.[7] Urte berean, ONCEk kupoi bat eskaini zion.[7]

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «200 años de Elcano» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  2. a b «Bilbaopedia - Escuela Universitaria de Estudios Empresariales de Bilbao» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  3. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  4. (Gaztelaniaz) «Año 1818: Fundación de la Escuela de Comercio de Bilbao» Blog de José María Gorordo 2018-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  5. web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  6. (Gaztelaniaz) H, elEconomista País Vasco / 15 nov 2022 / 18:16. «La historia de ‘la Escuela de Elcano’, escrita por sus antiguos alumnos» revistas.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).
  7. a b (Gaztelaniaz) PRESS, EUROPA. (2019-08-29). «La Escuela de Comercio en Bilbao, en los 10 millones de décimos para el sorteo de lotería del sábado» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-09-22).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Elkano) - webgune ofiziala