Bikku Bitti

Bikku Bitti
قمة بتة
Datu orokorrak
Garaiera2.267 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak22°00′13″N 19°12′24″E / 22.0036734°N 19.206592°E / 22.0036734; 19.206592
MendikateaTibesti
Aouzouko Zerrenda Libia eta Txaden artean.

Bikku Bitti (قمة بتة arabieraz, 2.267 m) Libiako mendirik altuena da. Tibesti mendilerroan dago, Txadekiko mugatik oso hurbil.

Izena

Ingelesez Bette Peak izena ere eman izan zaio; horren arabera Bikku izen generikoa da, italierazko -Libia kontrolatu zuen potentzia europarra Italia izan zen- picco hitzetik arabierara egokitua hizkuntza mailegu gisa. Bīkkū Bīttī transkripzioa ere topa daiteke[1].

Kokapena

Bikku Bitti estatuaren hego-ekialdean dago, Murzuqeko barrutian. Txadekiko mugatik oso hurbil, Tibesti mendilerroan dago; Libiako mendirik garaiena bada ere, inolaz ere ez da mendilerroko altuena, Txad aldean mendi ugari 3000 metrotik gorakoak direlako, haien artean gorena den Emi Koussi sumendia.

Jakingarriak

Mendira hurbiltzea ez da bat ere erraza; Saharako basamortuaren erdian eta populazio guneetatik oso urrun egoteari egoera politikoa gehitu behar zaio: Libia eta Txaden arteko muga eztabaidatua izan da. Estatu horiek botere kolonialek -Italia eta Frantziak hurrenez hurren- e zuten mugen gaineko akordioa erabat itxi eta Aouzouko Zerrenda delako lur zatia Txaden barruan baina Libiak aldarrikatua izan da. Gatazka honen goreneko puntua bi estatu afrikarrek 1970 eta 1980ko hamarkadan piztu zuten gatazka belikoa izan zen.

Bi estatuetan barreiatuta, eskualdeko biztanle bakarrak gutxiengo batekoak dira, tubu herrikoak hain zuzen. Herri honen tebu hizkuntzan "Tibesti" mendikatearen izenak "harrizko mendiak" esan nahi du.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Geografia
Libia
Artikulu hau Libiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.