Jatorrian «galburu edo bihi uhinkarietatik eta uzta urrekaretatik dator, ekainetik uztailera zelaiak estaltzen baitituzte», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Uzta garai hori, ordea, Ipar Hemisferioan izaten da urte sasoi horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.