Otsailaren 9an - Basamortuan barrena aurrera zihoazen britainiar tropek El Agheila (Zirenaikaren hego-mendebaldea, Libia) hartu zuten, Compass operazioari amaiera emanez. Erasoaldi honek iraun zuen hamar asteetan, aliatuek 800 km egin zuten aurrera eta 130.000 italiar atzitu zituzten[1].
Apirilaren 11n - Iparraldeko Afrikan, britainiar tropak ekialdeko Libiaraino atzerarazi ostean, Rommelek Tobrukeko setioa hasi zuen.
Apirilaren 17an - Jugoslaviako armada erabat suntsiturik zegoen, eta Bosnia-Herzegovinako azken erresistenzia guneetan ere, armak utzi zituzten. Bi astez, Ardatzeko indarrek 334.000 gatibu atzituak zituzten.
Abenduaren 7an - Japoniak Hawain kokakutako Pearl Harborkoestatubatuar base militarra airez eraso zuen. Bi orduan amerikarrek 18 gerraontzi eta 188 hegazkin galdu zituzten. 2.403 estatubatuar hil eta 1.178 zauritu ziren.
Abenduaren 8an - Estatu Batuek gerra aldarrikapena egin zioten Japoniari.
Abenduaren 11n - Alemania eta Italiak gerra aldarrikapena egin zieten Estatu Batuei.