Biga (zalgurdi)

Brontzezko biga, Laongo museoan.

Biga (latinezko biga izenetik) bi zaldiz eramandako zalgurdia zen. Asirian, Antzinako Egipton, Antzinako Grezian eta Antzinako Erroman erabili zuten, besteak beste. Gidariari bigario deitzen zioten erromatarrek. Plinio Zaharrak zioenez, Frigian asmatu zen.

Erabilerak

Bi ziren:

Antzeko zalgurdiak

Zaldien zenbakien arabera zalgurdi desberdinak bereizi egiten ziren:

Artean

Literaturan zein artean errepresentazio ugari aurki ditzakegu. Esaterako Homeroren heroiek zalgurdi horrelakoetan borrokatzen zuten. Margolaritzan, erliebetan, edalontzietan ohikoak ziren, bestetik. Txanponetan ere ikus ditzakegu, sarritan, eszena mitologikoetan, zaldien truke, oreinekin, grifoekin...

Biga zeramikan.

Kanpo estekak