Betiereko gaztetasunaren iturria Lucas Cranach Zaharraren (Kronach, 1472 - Weimar, 1553) margolana da. 1500etik 1504ra Vienan aritu zen lanean, eta humanisten zirkuluarekin harremanetan izan zen. Alpeetako artearen eta Albrecht Dürer-en eraginpean, Cranachek pintura-estilo berri bat ondu zuen, paisaia eta irudikapen figuratiboa osotasun erromantiko batean bateratuz.
Betiereko gaztetasunaren iturria
Gai honek hilezkortasuna eta betiereko gaztetasuna uztartzen ditu. Uraren biziberritze- eta purifikazio-indarrari buruzko sinismen mistikoaren ondorioz sortu zen. Emakume zaharrek ere, artelan honetan ikus daitekeen bezala, itxuraldatu ahal izateko zoriona dute. Venus eta Kupi deitutako iturrira sartzen dira, eta gazte eta lirain atera. Ondoren, oturuntza on batez, dantzaz eta amodioaz gozatzen dute. Esaten denez, gizonak emakume gazteekin tratuan gaztetzen dira. Cranachek alderdi mundutar hutsera murrizten du gaia, garai hartako gortesau-gustuaren arabera.
Bibliografia
- h.f.ullmann 1000 Obras Maestras de la pintura, pàg. 2424' escrits per Christiane Stukenbrock i Barbara Töpper (ISBN 978-3-8331-6111-7)
Kanpo estekak