- Artikulu hau besokoaren muskuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «bizeps».
Giza anatomian, besoko bizepsa —hizkera arruntean bizepsa izendatua— besoaren aurrealde eta goialdeko muskulu luze bat da, sorbaldaren eta ukondoaren artean dagoena.[1] Muskulu honen bi aldeak erabil daitezke botila bat kortxo-kentzeko batekin irekitzen denean[2].
Anatomia
Bi alde ditu:
Bi gorputz muskularrak elkartu egiten dira, eta, azpitik, tendoi komun baten bidez, erradioko tuberositate bizipitalean sartzen dira.
Besoko bizepsa besoko arteriaren adar batek edo bik baskularizatzen dute, arteria bizipitalek.
Muskulukutaneo nerbioaren berezko adar batek inerbatzen du: bizepsaren nerbioak.
Mugimendua
Alde bakoitzak eginkizun ezberdinak ditu. Motza koaptatzailea, flexotzailea eta biratzailea da; luzea, berriz, luxatzaile edo koaptatzailea izan daiteke.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak