Bertrand Dominique Joachim de Logras

Bertrand Dominique Joachim de Logras

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1789ko apirilaren 15a - 1791ko irailaren 30a
Bizitza
JaiotzaDonibane Garazi1751ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaPaue1812ko abenduaren 18a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta politikaria

Bertrand-Dominique-Joachim de Logras (Donibane Garazi, 1751ko urtarrilaren 10a - Paue, 1812ko abenduaren 18a), Olhontzeko markesa, baxenafar aitoren semea izan zen.

Aitaren heriotzaren ostean, 1768an, Olhontzeko markesa titulua hartu zuen eta ondoko urtean hasi zuen parte-hartzen Nafarroako Estatu Orokorretan. Geroxeago, 1776an, hasi zen parte hartzen Paueko Nafarroako Parlamentuan kontseilari gisan.

Nafarroako Estatu Orokorrek Parisera bidali zuten 1782an, Luis XVI.a erregearen "ministroen aurrean" Nafarroako Konstituzioa defenditzeko. Zeregin hontan, Étienne Polverel abokatua izan zuen laguntzaile.

Donapaleun 1789ko uztailaren 15ean Nafarroako Estatu Orokorrek nobleziaren ordezkari hautatu zuten, erregearen zin egitea jasotzeko baina ez parte hartzeko Frantziako Estatu Orokorretan. Frantziako Batzar Nazional Konstituziogilean ere ez zuen parte hartu, Nafarroa erresuma burujabe zelako eta ez Frantziako parte bat.[1] Testuinguru hartan Frantziako Batzarrak bozkatu zuen Nafarroako erresumaren desegitea.

1791n Hiriburun Françoise Elizalde ezpeletarra ezkondu zuen, eta urte berean biak atxilotuak eta presondegiratuak izan ziren "aristokrata arriskutsuak" akusaziopean. Desagertu zen bizitza publikotik (Parisen bizitzen zen 1802-1808 tartean) 1811 arte Pirinio Apaletako Departamenduko Kontseiluko kidea izendatu zuten arte. Ondoko urtean karguan hil zen Pauen[2].

Ez zituen seme-alabarik izan eta Clément bere anaiak markeserria jarauntsi zuen.[3]

Erreferentziak


Biografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.