Bernard Jean Étienne Arnault (Roubaix, 1949ko martxoaren 5a) frantziar negozio-gizona da. LVMH luxuzko artikuluen taldearen jabea, Frantziako gizonik aberatsena da. Forbes aldizkariaren arabera, 2021ean 1. postuan dago mundu mailan, 192,2 mila milioi dolarreko ondareari esker.[1]
Biografia
Bere aita obra publikoen enpresa baten jabea zen, Ferret-Savinel. Roubaixko Maxence Van der Meersch institutuan ikasketak amaitu eta Lilleko Faidherbe institutuan unibertsitaterako prestakuntza ikastaro bat burutu ondoren, Bernard Arnaultek Eskola Politeknikoan sartu zen (1969ko promozioa).
1971n familia-enpresan hasi zen lanean eta bere aita konbentzitu zuen 40 milioi liberatan enpresaren eraikuntza eta obra publikoak saltzeko eta enpresa higiezinen sustapenera bideratzeko. Férinel izen komertzialarekin, enpresa berria apartamentu turistikoetan espezializatzen da, "Férinel, propriétaire à la mer" (euskaraz: «Férinel, itsasoko jabetza bat») esloganarekin. 1974an enpresako eraikuntzako zuzendari bihurtu zen eta 1977an zuzendari nagusi hautatu zuten, 1978an bere aitaren lekua hartu aurretik. François Mitterrand Errepublikako presidente hautatu ondoren, 1981eko maiatzean Estatu Batuetara emigratu eta Ferinel Inc sortu zuen.[2]
Hiru urte beranduago, Bernard Arnaultek 90 milioi libera inbertitu zituen, hau da, bere familiaren aberastasun gehiena, eta Financière Agache (Agache Willot enpresa fiduziario eta finantzarioa) enpresa erosi zuen. Hori posible izan zen Banque Lazarden laguntzarekin. 1987ko urriko burtsako crackaren ondoren, Bernard Arnaultek LVMHren akzioak erosi zituen, Frantziako bi talderen bat-egitearen ondorioz sortutako luxuaren sektoreko talde berria, 1987ko ekainaren 3an gauzatua: alde batetik Moët Hennessy (Champagne Moët & Chandon, Champagne Ruinart, Champagne Mercier, Champagne Canard-Duchêne, coñac Hennessy) eta bestetik Louis Vuitton (Louis Vuitton Malletier, Givenchy, Champagne Veuve Clicquot Ponsardin)
Erreferentziak