Berlin eskultura monumentala da, Eduardo Txillidak egina, Berlingo Alemaniako Kantzelaritzaren egoitzan kokatua 2001. urtetik.
Burdinazko egitura handiak, bi zutoinetan oinarritua elkarrekin bat egiten duten beso makurrekin, irudikatu eta omendu nahi du Alemaniaren batasun prozesua[1].
Rolf Becker editore alemanak enkargatu zion mezenas gisa lana Txillidari, eta Alemaniako estatuari oparitu zion Beckerrek lana[2]. Eskultura 2000. urtean forjatu eta garraiatu zuren Berlineraino, baina inaugurazioa 2001. urteko maiatzean izan zen[1]. Hala ere, eraikinetik gertuegi zegoelakoan, 2002. urtean atetik urrundu egin zuten 30 metro inguru[3].
Alemaniako kantzelari edo gobernuburuak atzerriko gobernuburu bat hartu behar duenean, ohikoa da protokolozko harrera zeremonia Berlin eskulturaren aurrean egitean, hala nola Angela Merkelek lehen aldiz Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministro izendatu berria hartu zuenean, 2019ko abuztuan[4].
Erreferentziak
Kanpo estekak