Berako gorostia Nafarroa Garaiko Bera herrian dagoen zuhaitz monumentala da. Ilex aquifolium espeziekoa da. Zortzi metro baino gehiagoko garaierarekin eta hamar metro baino gehiagoko adaburuarekin, Berako Larhun mendiko gorostia da bere espezieko alerik nabarmenetako bat.[1] 2009tik Nafarroako Monumentu Naturalen Katalogoan jasota dago, 39. zenbakiarekin.[2]
Ibilbidea
Ez da bide erraza. NA-121 A errepidetik Berara iritsi aurretik, Sararako norabidea hartzen da eta herritik irten bezain laster pista bat hartzen da ezkerretara, Larhun mendirantz igotzen dena. Gailurrera sartzeko azken bihurgunetik (280 metro behera lerro zuzenean) gorostia dago.[3] 64o metroko altitudean dago.
Erreferentziak
Kanpo estekak