Belukha (errusieraz: Белуха, euskaraz: «zurixka»; altaieraz: Ӱч-Сӱмер, euskaraz: «hiru haitz»; kazakheraz: Мұзтау Шыңы, euskaraz: «izotzezko tontorra») Altai mendikateko mendia da, Kazakhstan eta Errusia arteko mugan dagoena. Hegoaldeko Siberiako mendietako tontorrik altuena da 4.506 metroko garaiera du. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[1]
Glaziar batzuk daude mendian. Bi tontorretatik, ekialdekoa (4.506 m) mendebaldekoa (4.440 m) baino handiagoa da. Belukha mendirako lehen igoera 1914an egin zuten Tronov anaiek.
Erreferentziak
Kanpo estekak