Bego-Oña dantza taldea

Bego-Oña dantza taldea
Datuak
Motadantza taldea
Jarduera
Honen parteMahats-Herri konpartsa
Historia
Sorrera1974
Desagerpena1981

Bego-Oña Dantza Taldea euskal dantzak lantzen zituen talde bat izan zen, Bilboko Begoñako Arabella eta Begoñalde auzoetan aritzen zena. Josu Barkinek sortu zuen 1974an.[1][2][3][4]

Historia

1974an 14-18 urteko 40 gazte koadrila batek sortu zuen. Taldea Josu Barkin-ek zuzendu zuen, bera aldi berean Solokoetxeko Bizi Nahi taldeko dantzaria zen. Bizi Nahi taldeko beste dantzari batzuk ere aritu ziren dantzak irakasten (Juan Akesolo, Arantza, Fito, Pituti...), baita Mendi txistularia ere.

Hasierako urteetan entseguak Begoñako basilikako sakristiaren gainean dagoen aretoan egiten ziren, aspaldian zinema izan zena.

Nagusien taldea jardunean egon zen zazpi urtez, gero umeen taldeak jarraitu zuen beste urte batzuetan. Material guztia taldeko Josu Barkini eman zitzaion geroago honek Zamudion ume talde bat osatu zuenean.

1974an taldea sortu baino lehen Arabellan ume talde bat ibili zen dantzan 1969tik Bego-Oña izenarekin. Arabellan eta Urrinagan dantzatu zuten, besteak beste.[5]

Gerraostean ere Begoñan dantza talde bat ibili zen plazan saioak egiten.

Bego-Oña dantza taldea Mahats Herri konpartsako sortzaileetako bat izan zen. Konpartsak Bilboko lehen aste nagusietan eta ihauterietan parte hartu zuen (1978-1981). Konpartsako sortzaileen artean artean beste hauek ere egon ziren: Ugarteburuko kartoizko banda, Arabella eta Bost Batean-ekoa, Otsarkoagako abesbatza...

Landutako dantzak

Euskal Herriko zazpi lurraldetakoak diren honako dantzak landu eta plazaratu zituen taldeak:

Taldearen jarduerak

Ohizko emanaldiak Begoñako inguruko jaietan izaten ziren, esaterako auzo hauetan: Santo Domingo, Begoña, Garaizar, Gurutze auzoa, Zurbaran, Artxanda, San Roke...Santo Domingorako igoerako zahar-etxea...

Beste emanaldi batzuk Begoñatik kanpo ere izan ziren: Zuñiga, Gordexola, Gueñes, Gorlizeko Uresaranse auzoa, Erandio, Gardea, Iruñeko zezen-plazan (1978ko Dantzari Eguna) ...

Erreferentziak

  1. «"Bego-oña dantza taldea" albuma 100 argazki eta azalpenekin.» Flickr (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  2. lkontratua90. (2016-12-10). Bego-oña dantza-taldea_testua. (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  3. (Gaztelaniaz) «Bilbao aldizkariaren aukibidea, 2017ko otsailean. 07.- Documentos para la memoria. La Asociación Euskodok recopila la historia de grupos bilbainos de danzas vascas creados en la época franquista. Cristina Goikoetxea» www.bilbao.eus (Bilbao.eus, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao,) (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
  4. (Gaztelaniaz) «07.- Documentos para la memoria. La Asociación Euskodok recopila la historia de grupos bilbainos de danzas vascas creados en la época franquista. Cristina Goikoetxea» www.bilbao.eus (Bilbao.eus, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao,) (Noiz kontsultatua: 2022-08-13).
  5. Alberaurre. (2016-06-08). Danzas 1947-75. Bego-oña dantza-taldea.. (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).

Kanpo estekak