Beatriz Rico

Beatriz Rico

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz Juarros Rico
JaiotzaAvilés1970eko otsailaren 25a (54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, aurkezlea, abeslaria eta idazlea
Izengoitia(k)Beatriz Rico

beatrizrico.es
IMDB: nm0725603 Facebook: bearicoactriz Twitter: bearicoactriz Instagram: beatriz_rico_oficial Edit the value on Wikidata

Beatriz Juarros Rico, ezagunagoa Beatriz Rico izenez (Avilés, Asturias, 1970eko otsailaren 25a) asturiar aktorea, aurkezlea, abeslaria eta idazlea da.[1]

Biografia

Ia gaztaro osoa Gijonen eman zuen, batxilergoa egin zuen hirian. Hiri horretako Real Instituto Jovellanosen ikasi zuen. 19 urte zituela, Madrilera joan zen arte dramatikoa eta baleta ikastera. Zineman, telebistan, antzerkian, abeslari eta modelo fotografiko gisa ere lan egin du.[2]

Ibilbidea

1991. urtean, 21 urterekin egin zuen debuta kameren aurrean, Joaquín Pratek Televisión Españolan aurkezten zuen El precio justo lehiaketan laguntzaile izan zen.[3] Kamerarekiko zuen berezkotasunari esker 1992an Telecincok haurrentzako programen aurkezle izateko kontratatu zuen. 1992tik 1994ra bitartean, Telebuten txikienei eskainitako espazioaren buru izan zen.[1] 2011ko maiatzean Espainiako Zinemaren Konpromiso saria jaso zuen.

2012. urtean Mejor viuda que mal casada lehen bakarrizketarekin hasi zen, eta 2017az geroztik bigarrenarekin, Antes muerta que convicta izenekoarekin hasi zen. Gero, biran jarraitu zuen, Madrilen denboraldia egin ondoren. 2013az geroztik, bere "Rico & Roll" rock-bandarekin lan egin zuen, eta horrekin Sueños que no caducan diskoa atera zuen. Dámelo sinplea lehen salmenta-postuetan egotera iritsi zen.[4][5]

2013ko martxoko azken astean, Interviú aldizkariaren azala izan zen, nahiz eta inoiz ez zuen biluzik posatu.[1]

2013. urtean, César Ríosen bularreko minbiziari buruzko La teta que os falta film laburraren protagonista izan zen. Film horrek mundu osoko dozenaka jaialditan parte hartu du eta hainbat sari ere jaso du, Aktore Onenaren Saria barne, Gaztela-Mantxako Zinema Solidarioaren VIII. Nazioarteko Jaialdian. 2013ko urrian ohorezko bazkide izendatu zuten Murtziako Eskualdeko Abere Defentsa elkarteko (DARMUR), animalien aurkako tratu txarren kontra emandako laguntzarengatik.

2014ko apirilean AnimaNaturalis-ek emandako Animalien Urteko Lagun Ospetsu saria jaso zuen.

Las hijas de Danao filma 2014an Malagako Espainiako Zinema Jaialdian estreinatu zen, eta sari ugari jaso ditu: II. Florida Movie Fest-en (Casselberry, 2015eko maiatza) eta Hudson, Bombay eta Yakartan. 2017. urteko urtarrilean, Las hijas de Danao lanarengatik Aktore Nazional Onenaren Saria irabazi zuen Mallorcako I. Autore Zinemaldian eta zinema independentean.[6] Aktore onenaren saria jaso zuenLos Angelesko Fed Fest-eko Film Festivalen ere (2019). Urte berean, 2019an Álvaro Fernández Armeroren Si yo fuera rico filmean parte hartu zuen.


Genero Indarkeriaren aurkako Emakume Artisten Plataformako kidea da, Cristina del Valle ekintzaile animalista eta Saharren aldekoa buru dutela. Horrez gain, Mugarik Gabeko Medikuak, Caritas, Greenpeace, Leuzemiaren aurkako Josep Carreras Fundazioa, Agua Pura eta Palestinarako Askatasuna bezalako kausa humanitarioetan parte hartu du. 2010ean, Bruselako Parlamentura joan zen Palestinako Herriaren eskubideen alde borrokatzera. PACMAko ohorezko bazkide eta autismoa duten haurrentzako Orange fundazioko enbaxadore ere bada.

2023. urtean ere 2017an hasitako Antes muerta que convicta izeneko umorezko ikuskizunaz jarraitzen du. Barre eragiteaz gain, hausnarketarako aukera ematen du. Beatriz Ricok COVID 19 pandemia aprobetxatu zuen ikuskizuna birpasatzeko, zehazteko eta eguneratzeko ere. Beatriz Ricoren hitzetan:

«Jendea zoriontsu eta urdaileko minez ateratzea nahi dut»[7]

Lanak

Zinema

Jarraian parte hartutako lan batzuk eta norenak diren:

  • Hermana, pero ¿qué has hecho?, Pedro Masó (1995).
  • Los hombres siempre mienten, Antonio del Real (1995).
  • Istanbul kanatlarimin altinda, Mustafa Altioklar (1996).
  • Palace, de Joan Gràcia, Paco Mir eta Carles Sans (1996).
  • Pesadilla para un rico, Fernando Fernán Gómez (1996).
  • Corazón loco, Antonio del Real (1997).
  • Simpatici e antipatici, Christian de Sica (1998).
  • Cuando el mundo se acabe te seguiré amando, Pilar Sueiro (1998).
  • Quince, Francisco Rodríguez Gordillo (1998).
  • Lázaro de Tormes, Fernando Fernán Gómez (2000).
  • Esta noche, no, Álvaro Sáenz de Heredia (2001).
  • Historia de un beso, José Luis Garci (2002).
  • Atraco a las 3 y media, Raúl Marchand (2003).
  • Tiovivo c. 1950, José Luis Garci (2004).
  • Un día sin fin, Guido Manfredonia (2004).
  • El desenlace, Juan Pinzás (2005).
  • Cenizas del cielo, José Antonio Quirós (2008).
  • Radio Love, Leonardo de Armas (2009).
  • Abrázame, Óscar Parra de Carrizosa (2011).
  • El Clan, Jaime Falero (2013).
  • Las hijas de Danao, Fran Kapilla (2014).
  • Fuera de Foco, José Manuel Montes y Esteban Ciudad (2015).
  • El Manuscrito Vindel, José Manuel Fernández-Jardón (2016).
  • Si yo fuera rico, Álvaro Fernández Armero (2019).

Telebista

Serieak

Urtea Titulua Katea Pertsonaia Atalak
1996 Carmen y familia 1. Sole 16 kapitulu
1998 - 1999 A las once en casa Julia 37 kapitulu
2000 Jacinto Durante, representante Atal 1
2000 - 2001 Abierto 24 horas Antena 3 Cris 34 kapitulu
2001 7 vidas Telecinco Sara Atal 1
2002 - 2004 Un paso adelante Antena 3 Diana de Miguel 58 kapitulu
2006 Ellas y el sexo débil Laura 4 atal
2007 Manolo y Benito Corporeision Atal 1
2013 La que se avecina[1] Telecinco Verónica "Vero" Atal 1

Programak

Antzerkia

  • Don Juan Tenorio (1998).
  • Momentos de mi vida (2000), Alan Ayckbournena.
  • Las señoritas de Aviñón (2001), María Asquerinorekin.
  • Deseo bajo los olmos (2006).
  • El viaje hacia ninguna parte (2007), Fernando Fernán Gómezekin.
  • Los 39 escalones (2008 eta 2012).
  • Las novias de Travolta (2011).
  • Mejor viuda que mal casada (2011 eta 2016).
  • Ladridos (2013).
  • Swingers (2016), Tirso Calerorena.
  • Qué bello es morir (2016).
  • Antes muerta que convicta (2017tik).[8]
  • Palabras encadenadas (2019 eta 2020), Jordi Galceranena.

Musika

2013. urtean hasi zen rockaren munduan bakarlari gisa, Be Rock taldearekin. Lehen salmenta-postuan egotea lortu zuten "Sueños que no caducan/Iraungitzen ez diren ametsak" EPrekin. Hiru urteko biraren ondoren, taldea "Rico & Roll" bihurtu zen, 300 kontzertu baino gehiago egin dituzte Estatu osoan zehar, garai guztietako rockaren klasikoen bertsiak eginda.

Literatura

1993an argitaratu zuen lehen liburua ¿qué les digo a mis padres? /eta... zer esango diet gurasoei?, El Papagallo argitaletxearekin.

2021eko urtarrilaren 20an De Miss a más sin pas eleberria kaleratu zuen (Editorial Planeta).[2]

2023ko otsailaren 8an kaleratu zen bigarren eleberria: Tú quédate conmigo... Harper F-ek argitaratu zuen.

Sariak eta aintzatespenak

  • 2011ko maiatzean Espainiako Zinemaren Konpromiso saria jaso zuen.
  • 2013an La teta que os falta film laburrean egindako protagonista lanagatik hainbat sari ere jaso du. Besteak beste, Gaztela-Mantxako Zinema Solidarioaren VIII. Nazioarteko Jaialdian .
  • 2014ko apirilean AnimaNaturalis-ek emandako Animalien Urteko Lagun Ospetsu saria jaso zuen.
  • 2017an Las hijas de Danao lanarengatik Aktore Nazional Onenaren Saria irabazi zuen Mallorcako I. Autore Zinemaldian eta zinema independentean. [1]2019an Aktore onenaren saria jaso zuenLos Angelesko Fed Fest-eko Film Festivalen.[6]

Erreferentziak

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Beatriz Rico» www.bekia.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Quién es Beatriz Rico, la nueva invitada de 'Pasapalabra'» MARCA 2022-06-06 (Noiz kontsultatua: 2023-04-30).
  3. correveidile, Publicado por. Entrevista: Beatriz Rico. .
  4. «Beatriz Rico: 'Para mí el amor no es una prioridad'» ELMUNDO 2014-09-20.
  5. jfadelucas. (2017-03-16). «Entrevista a Beatriz Rico» Culturamas.
  6. a b «Los galardonados» Diario de Mallorca 2017-01-29.
  7. (Gaztelaniaz) «Beatriz Rico: «Quiero que la gente salga feliz y con agujetas en el estómago»» La Voz de Galicia 2023-04-13 (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  8. «Antes Muerta Que Convicta» www.antesmuertaqueconvicta.com.

Kanpo estekak