Beatriz Lema Rivera, Bea Lema izenez ezaguna (Coruña, Galizia, 1985) artista da, ilustratzailea, komikigilea, hariak eta orratza ditu adierazpide artistiko nagusi komikigintzan.[1]2024ko Komiki Sari Nazionalaren irabazlea, bere lanak gaztelaniaz nahiz frantsesez argitaratu ditu.[2]
Bizitza
Bea Lemarena izan zen 2024ko Nafarroako Komikiaren Azoka iragartzeko kartela. 2024ko irailean Iruñean izan zen, Nafarroako Komikiaren Azokan. Besteak beste, Arpillera-k izeneko tailer bat eman zuen, eta Memoria ehuntzen izeneko solasaldian aritu zen, Esther Vital artistarekin hizketan; bietan bistaratu zuen «brodatuarekiko lilura».
Ehungintza historikoki izan da propio emakumeei esleitutako zerbait —batzuetan, inposatutako lan bat—; are, izan da emakumeak gizarteko zenbait erabakigunetatik aldentzeko modu bat
El Cuerpo de Cristo komikia oinarri hartuta animaziozko 8 bat minutuko film labur bat sortzen dihardu.[3]
Lanak
- O Corpo de Cristo (2017)
- Medicina gráfica (2019; antología)
- El Cuerpo de Cristo (Kristoren gorputza) komikia (Astiberri).[4]
Sariak
Osasun mentalaren gaia jorratzen duen El cuerpo de Cristo lanagatik hainbat sari jaso ditu Bea Lemak:[4]
- 2017an Coruñako Diputazioaren XII. Castelao Komiki Saria, O Corpo de Cristo lanagatik
- 2022an "El Cuerpo de Cristo" Frantsesez 'Des maux à dire' tituluduna, Pèrigordeko BD 2023 Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria jaso zuen.
- Angoulêmeko Zinemaldiko Publikoaren Saria,
- Montrealeko Komiki Jaialdiko Bédélys Saria atzerriko lan onenari
- 2024an Madame Figaro Heroinaren Sari Nagusia.
- 2024an Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen, Kultura Ministarioak.[5][6]
Erreferentziak
Kanpo estekak