Bartolo Aierbe Urretarazu (Gaintza, 1906-Donostia, 1997)[1] bertso-jartzailea eta idazlea izan zen. Urte asko Donostiako Loiola auzoan bizi izan zen.[2] Haren semea Joxe Aierbe izan zen.
Liburuak
Bartolo Aierbek bere oroitzapenak hitz lauaz bi liburuetan bildu zituen, biak Antonio Zavalaren laguntzaz idatzita. Horietan bere autobiografiarekin batera bere garaiko ohiturak eta lanak jaso zituen:
- Zaarrak berrituz (1996, Auspoa-Sendoa)[3]
- Nere mundualdia (1988, Auspoa-Etor, ISBN: 978-84-85527-37-3)
Erreferentziak
Kanpo estekak