Barry Commoner (New York, AEB, 1917ko maiatzaren 28a - New York, 2012ko irailaren 30a) biologo, ekologo eta pedagogo estatubatuarra zen.
Biografia
Erradikal askeek zelulen metabolismoan duten eragina ikertu eta frogatu zuen. Proba nuklearrak bertan behera uztea aldarrikatu zuen 1950eko hamarkadan. Kutsadurak biosferari eginiko kalteak ere aztertu zituen, eta ingurumenaren defendatzaileen ahotsa izan da urte askoan.
Hiritarren Alderdia sortu eta Estatu Batuetako hauteskundeetara aurkeztu zen 1980an.
Aipatzekoak dira bere bi liburu hauek: Zientzia eta biziraupena (1966) eta Zirkulu itxia (1971).
Erreferentziak