Barretina edo txano kataluniarra, poltsa forma duen artilezkotxano edo kapela bat da, ohi, gorri edo more kolorekoa, eta, batzuetan, ahoaren muturrean zerrenda beltz batekin, hasiera batean, marinel eta juduen ikurra zena.
Barretina, jada, ez da eguneroko bizitzan erabiltzen, baina, hala ere, katalantasun ikurtzat hartzen da eta sarri erabiltzen da ekintza folklorikoetan, sardana dantzetan eta jaiotzetan. Kapela edo txano honi, XX. mendean, osperik gehien eman dietenak, ziuraski, Jacinto Verdaguer eta Salvador Dalí izan dira. Bere aldaerak, Napolin girotutako operaren baten antzezpenean ere erabiltzen dira.