Barrako lerratokia (frantsesez Patinoire de la Barre) Lapurdiko Angelu udalerrian dagoen lerratoki bat da.
Kokalekua
Atturriren barraren inguruan dago, hortik bere izena, Xiberta auzoan, eta Barrako hondartza eta Angeluko itsasargiaren alboan, eta Bizkaiko golkoa aurrez-aurre dituela. Alboan Xibertako aintzira du.
Eraikina
1969an ireki zen eta 2011an zaharberritua izan zen. 56 metro luze eta 26 metro zabaleko horma pista batek osatzen du. Bertan, Hormadi Elite izotz hockey taldeak etxeko partiduak jokatu eta Anglet Sports de Glace patinaje artistiko eta izotz dantza taldeak jardun ohi du.
Kanpo estekak