Baroien Gurutzada (1239 - 1241) Ekialde Hurbila asaldatu zuen kanpaina bat baino gerra diplomatikoa izan zen.[1]
Seigarren Gurutzada eta gero, Frederiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Jerusalem babesik gabe utzi zuenez, Gregorio IX.a aita santuak hala eskatuta, 1238tik aurrera Tibalt I.a Nafarroakoak Lur Santua askatzeko gurutzada antolatu zuen.[2] Nafarroako, Champagneko eta Frantziako nobleek osatutako 1500 zaldunen gudarostea Palestinara iritsi zen 1239ko irailaren 1ean, Akrera hain zuzen ere. Axkelonera mugitu eta Tibaltek bertan gaztelu bat eraikitzeko agindua eman zuen. Bi gudu txikiak izan zituen. Lehenengoan garaipena lortu zuen, baina musulmanen aurkako bigarren guduan, Gazan, urriaren 13an, gurutzatuek porrot handia jasan zuten.[3] Hala eta guztiz ere, Tibaltek Damasko eta Egiptoko aiubtarrekin negoziatu zuen. Horrela siriarrekin akordioa lortu zuen egiptoarren aurka. Akordioaren ondorioz, Jerusalemgo Erresumak Jerusalem bera, Betleem, Nazaret, Galilea gehiena eta hainbat tenplarioen gaztelu, tartean Belfort eta Safed, irabazi zituen.[4] Egiptoarrekin tregoa bat ere negoziatu zuen.[5] Orduko iturri batzuen arabera, Jordan ibaia eta Mediterraneo arteko lur guztiak gurutzatuen eskuetan geratu ziren.
Lehenengo Gurutzadaren ondoren arrakastatsuena zen Gurutzada honen arrakastaren zein zatia zen Tibaltena zaila da esatea. 1240ko irailean Palestinatik itzuli zen, hasierako indarra pixkanaka gurutzatuen arteko eztabaidetan galdu zelako.
Henrike III.a Ingalaterrakoaren anaia zen Rikardo Cornwallekoa laster iritsi zen Lur Santura Nafarroako erregea ordezkatzeko. Ostalariek egiptiarren alde egin zuten eta tenplarioek, berriz, siriarren alde. Ingelesak Hugo IV.a Borgoinakoaren alde egin baina lana bukatu gabe 1241eko maiatzaren 3an Europara itzuli zen.[6]
Erreferentziak
- ↑ Runciman, Steven. (1995). Geschichte der Kreuzzüge. München: C. H. Beck ISBN 3-406-39960-6..
- ↑ Setton, Kenneth M. (ed.). (1969). A History of the Crusades. II — The Later Crusades Milwaukee,: University of Wisconsin Press, 1189 – 1311 or..
- ↑ Catholic Encyclopedia. (1913). Thibaut de Champagne. New York: Robert Appleton Company.
- ↑ Tyerman, Christopher. (2006). God's War: A New History of the Crusades. Penguin Group, 767 or. ISBN 978-0-674-02387-1..
- ↑ Richard. The Crusades. p. 325.
- ↑ Jackson, Peter. (1987). «The Crusades of 1239–1241 and their Aftermath» Bulletin of the School of Oriental and African Studies (50): 32–60. ISSN 0041-977x..
Kanpo estekak