Lehenengo asentamendua erromatarren garaikoa izan zen. 1140 urtean Alfontso I.a Portugalgoak herri foruak eman zizkion eta XV mendean Bragantzako dukeek beren egoitza bihurtu eta herria nabarmen hazi zen. 1755eko Lisboako lurrikarak Dukeen jauregia suntsitu zuen eta gaur egun aire libreko museoa da.
Barcelosko oilarraren kondaira
Portugalgo ezagunenetakoa da eta herrialdeko sinbolo bihurtu da. Kondairak dioenez Donejakue bidea egiten ari zen erromes galiziar bat Barcelosko hiritik ateratzen ari zela atxilotu egin zuten terrateniente bati dirua lapurtu ziola esanez eta urkatzera zihoazenean honek epailearen aurrera eramateko eskatu zien guardiei. Hau oilasko errea jkaten ari zen eta erromesak esan zion bera errugabea zela eta froga jaten ari zen oilaskoa zutitu eta kantuan hasiko zela.
Epaileak ez zion kasurik egin baina erromesa urkatu zuten unean oilaskoa zutitu eta kantari hasi zen. Epailea berehala joan zen urkatuaren bila eta bizirik zegoela ikusi zuen, korapiloa gaizki eginda egoteagatik salbatu zen galiziarra.
Banaketa administratiboa
2008an 89 fregesia zituen, Portugal guztian fregesia gehien zituen udalerria zen, baina ondoren fregesiak batzuk fusionatu eta gaur egun 60 ditu.