Barbare Kipiani
| Barbare Kipiani | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kutaisi, 1879ko otsailaren 4a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Brusela, 1965 (85/86 urte) |
| Familia | |
| Aita | Nikoloz Kifiani |
| Haurrideak | ikusi
|
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea |
| Hizkuntzak | georgiera frantsesa alemana errusiera |
| Irakaslea(k) | Józefa Joteyko (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikertzailea eta medikua |
| Enplegatzailea(k) | Bruselako Unibertsitate Askea |
Barbare Kipiani (Kutaisi, Georgia, 1879ko otsailaren 4a – Brusela, Belgika, 1965) georgiar zientzialaria, medikua eta ikertzailea izan zen, herrialdeko lehen emakume jakintsua. Medikuntza ikasi zuen Bruselan eta psikofisiologian aritu zen, haurren fisiologia eta patologiari buruzko lan garrantzitsuak eginez. 1910. urtean Georgiako historia eta etnografia saila sortu zuen Bruselako Nazioarteko Museoan.[1]
Bizitza
Familia
Barbare 1879an jaio zen Kutaisi hirian, Georgia estatuaren mendebaldeko Imeritia eskualdeko hiriburuan, familia aristokratiko baten baitan. Dimitri Kipiani printzearen biloba zen, estadista, publizista, idazle, itzultzaile eta Georgiako noblezia liberaleko buruzagia izan zena. Gurasoak Nikoloz Kipiani eta Anastasia Eristavi izan ziren. Aitaren aldeko aitona Dimitriren etxean hazi zen, Kvishxetin, baina haren hilketaren ostean, familiarekin Europara joan zen.
Ikasketak
1899an, Tifliseko St. Nino's School-en graduatu zen ohorez, eta Belgikara joan zen aitarekin, Europara joan baitzen osasun-arazoak zirela eta tratamendua jasotzera. 1902. urtean medikuntza ikasketak hasi zituen Bruselako Unibertsitate Askeko Medikuntza Fakultatean. Georgieraz eta errusieraz egin zituen irakurketak. 1904. urtean Fisiologiaren Nazioarteko Seigarren Konferentzia egin zen Bruselan eta bere hitzaldiarengatik nabarmendu zen. Revaz Gabashvili georgiarra harritu zuen hitzaldiaz eta hauxe idatzi zuen Tsnobis Furtseli egunkarian honakoa idatzi zuen bere hitzaldiaz:
"Jotiko irakasleak, Barbare Kipiani bere laborategira gonbidatu zuen emakume poloniarrak, Barbereri zientzialari karreran lagundu zion matrikula ordainduta unibertsitatetik bota zutenean, ordainketa faltarengatik. Gure gizarteak jakin behar du Dimitri Kipiani Royal Bank-eko sortzailearen biloba atzerritarren babesa jasotzen ari dela, eta bertako nobleziako ordezkariek ere uko egin ziotela beka emateari".[2][1]
Lan ibilbidea
1908. urtean Bruselako Unibertsitateko Revue Psychology argitalpenaren idazkaritza zientifikoa hartu zuen Parisen eta Bruselan hitzaldiak eman zituen.
Urtetan Bruselako Unibertsitatean lan egin zuen eta georgieraz, errusieraz eta frantsesez idatzi zuen.
Georgiar sailaren sortzailea Bruselako Nazioarteko Museoan
Zientziari egindako ekarpenaz gain, Europan zehar sakabanatutako georgiar artearen piezak aurkitzen eman zuen bizitza eta 1910. urtean Georgiako historia eta etnografia saila sortu zuen Bruselako Nazioarteko Museoan. Georgiako Eskuizkribuen Zentro Nazionalean Barbare Kipianik frantsesez eta georgiar hizkuntzetan idatzitako eskutitza gordetzen da, non georgiar gizarteari museoan erakusketa baten sorreran parte hartzeko eskatu zion.
Barbare Kipianik hauxe idatzi zuen bere eskutitzetan:
«Georgiak Europari hezkuntzan eta teknologian egin dituen lorpenak erakusteko aukera duen lehen aldia da. Liburuekin, grafikoekin, argazkiekin eta bestelako artikuluekin laguntzeko eskatzen diegu. Gure gizarteak erakunde berri hau berreraikitzen laguntzea espero dugu.»[1]
Georgiara itzuli
Handik denbora batera, Barbare bere jaioterrira itzuli zen. Frantsesa irakatsi zuen Tifliseko Georgien Noblemen Gymnasium-en, Akaki Shanidze Georgiako hizkuntzalari ospetsuaren laguntzaile lanetan jardun zuen, filologoa eta Georgiako Artisten Batasuneko kidea izan zen.
Georgiatik ihes
1921. urtean, Errusiak Georgia berriz okupatu zuenean, Bruselara itzuli behar izan zuen. Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1940. urtean, Salome Dadiani printzesaren ondarearen zaintzaile gisa, Mikheil Tarkhnishvili Georgiako monje katolikoarekin harremanetan jarri zen eta Barbarek aurkitutako artikulu garrantzitsu guztiak bildu eta gorde zituen.
Heriotza
Georgiako Barbare eruditoa 1965. urtean hil zen 85 urte zituela, eta Bruselan lurperatu zuten.[3]
Erreferentziak
- ↑ a b c «The first Georgian scholar woman Barbare Kipiani» GeorgianJournal.
- ↑ «Gendermediate.org.ge - Barbare Kipiani - Psycho-physiologist, public figure» gendermediator.ge.
- ↑ Barbare Kipiani (4 February 1879, Kutaisi, Georgia – 1965, Brussels) – Women and the Transfer of Knowledge in the Black Sea Region. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.