Barbara W. Tuchman

Barbara W. Tuchman

Bizitza
JaiotzaNew York1912ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaGreenwich1989ko otsailaren 6a (77 urte)
Hobiratze lekuaTemple Israel Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaMaurice Wertheim
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Radcliffe College (en) Itzuli 1933) gradu
Ohio Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, historialaria, idazlea eta biografoa
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia

IMDB: nm0875739 iTunes: 432460490 Musicbrainz: de72ef0b-ca49-4c11-a499-bd10a4faab34 Find a Grave: 15416949 Edit the value on Wikidata

Barbara Wertheim Tuchman (Ameriketako Estatu Batuak, 1912ko urtarrilaren 30aGreenwich, Connecticut, 1989ko otsailaren 6a) historialaria eta idazlea. Pulitzer saria bi aldiz irabazi zuen, The Guns of August (1962) eta Stilwell and the American Experience in China (1971) liburuekin.[1]

Biografia

Maurice Wertheim bankariaren eta Alma Morgenthauen alaba zen. Aita aberastasun eta ospe handiko gizona zen: The Nation aldizkariaren jabea, Amerikako Batzorde Juduaren lehendakaria, arte-bildumagile ospetsua eta Theatre Guild-en sortzailea.[2] Barbararen ama Henry Morgenthau-ren alaba zen, Woodrow Wilsonen enbaxadorea Otomandar Inperioan.[2]

Bere aita 20. mende hasierako Palestinako asentamendu juduen finantziazioan inplikatua egon zen, eta horretarako egindako bidaia batean, berarekin eraman zuen familia, Barbara bi urteko haurra barne. 1914ko abuztuan, Konstantinoplako kaian zirela bidaia horretan, bere ontziko bidaiariek ikusi ahal izan zuren I. Mundu Gerrako lehen intzidenteetako bat, he Gloucester gerraontzi britainiarrak nola egin zuen Goeben eta Breslau ontzi alemanen kontra. Bi urterekin bizi izandako pasarte hura, 48 urte lehenago kontatu zuen (ez haurraren begietatik, haren oroitzapen zuzenik ez baitzuen) The Guns of August liburuan.[3]

Lucy Fitch Perkins eta G.A. Hentyren liburuek eragin handia izan zuten Barbara Wertheim-engan adin goiztiarrean, baita Alexandre Dumasen eleberri historikoak ere.[2] Walden School-en ikasi zuen, Manhattango Upper West Side-n, eta[4] 1933an Radcliffe College-n historia eta literatura ikasi zituen.[2] Tuchman Radcliffe College-ko administratzailea zen eta Harvardeko, Kaliforniako Unibertsitateko eta Itsas Gerrako Eskolako irakaslea.

Graduatu ondoren, borondatezko ikerketa-laguntzaile gisa aritu zuen Institute of Pacific Relations-en, New Yorken eta horri lotuta urtebete egin zuen Tokion eta hilabete bat Txinan. Ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen, Transiberiar trenbidean.[2] The Nation aldizkariko korrespontsal aritu zen Valentzia eta Madrilen Espainiako Gerra Zibila kontatuz.[5] Bere lehen liburua Espainiako esperientziatik atera zuen: The Lost British Policy: Britain and Spain Since 1700 (1938).

1940an, Lester R. Tuchman internista, ikertzaile eta medikuarekin ezkondu zen. Harekin ezkondutakoan bere ezkonaurreko deitura (Wertheim) inizial bihurtu zuen eta aurrerantzean Barabara W. Tuchman izena erabili zuen. Hiru alaba izan zituzten, Lucy Tuchman Eisenberg, Jessica Tuchman (gero Matthews), eta Alma Tuchman, eta Carnegie Endowment for International Peace lehendakari bihurtu zen.[6]

Bigarren Mundu Gerran, AEBetako Gerrako Informazio Bulegoan aritu zen, propaganda jardueretara dedikatutako erakundean.[2]

1956ean Bible and Sword: England and Palestine from the Bronze Age to Balfour argitaratu zuen, Palestinaren historiari buruzko lan bat.[2] Aurrerantzean historia liburuetan jarri zuen bere ahalegina; nahiz eta gradu ikasketarik ez izan historian, Tuchmanek bere jardun hori defenditu zuen, akademiaren estuasunetatik aparte libreki idazteko gautasuna ematen ziolakoan. Ikuspegi literario eta dibulgatzaile bat garatu zuen liburu horietan, eta gerraz idazten bazuen, adibidez, gudalekuetara bisita egitea gogoko izaten zuen, ikuspegi pertsonal bat irabazteko.[7]

Historia liburu horien artean bik Pulitzer saria jaso zuten, I. Mundu Gerraren abiatzeari buruzkoa bat (The Guns of August), eta Joseph Stilwell general estatubatuarraz eta Txinako II. Mundu Gerrako fronteaz bestea (Stilwell and the American Experience in China).

Historia gradu ofizialik sekula erdietsi ez arren, iirakasle irakurlea izan zen Harvard Unibersitatean, eta ohorezko graduak jaso zituen hartan, eta baita ere Yale Unibersitatean, New York Unibersitatean (NYU), Columbia Unibersitatean, Bostongoan eta Smith Collegen, besteak beste.[2] Erakunde hauetako lehendakari ere bilakatu zen: Society of American Historians, American Academy of Arts and Letters, eta American Academy of Arts and Sciences.

Tuchman 1989an hil zen Greenwichen, Connecticuten, garuneko isuri baten ondoren, 77 urte zituela.[2] Bere azken liburuak, The First Salute (1988), 17 aste zeramatzan The New York Times egunkariko salduenen zerrendan hil zenean. Amerikako Iraultzaren eta Estatu Batuen jaiaotzaren kontakizun bat zen, nazioarteko ikuspegian kokatua.[7]

Tuchman-en legea

1978ko A Distant Mirror liburuaren sarreran, Tuchmanek "Tuchmanen legea" deitu zion fenomeno historiko bat identifikatu zuen, modu ludikoan:

Hondamendia oso gutxitan gertatzen da, erregistratutako kontuetatik abiatuta. Gaurko berriak xurgatu ondoren, grebak, krimenak, energia-akatsak, ur-sare hautsiak, tren geldituak, eskola-itzalaldiak, mutanteak, drogazaleak, neonaziak eta bortxatzaileak izango dituen mundu bati aurre egitea espero da. Kontua da bat gauez itzul daitekeela etxera —zorioneko egun batean— fenomeno horietako bat edo bi aurkitu gabe. Horrek eraman nau Tuchmanen Legea formulatzera, honela: "Txostena egiteak bost edo hamar aldiz biderkatzen du garapen deploragarri ororen itxurazko luzapena" (edo irakurleak ematen duen edozein irudi). Erregistroan egoteak esan nahi du jarraitua eta nonahikoa dela; aldiz, litekeena da noizbehinkakoa izatea, bai denboran bai tokian. Gainera, normalaren iraunkortasuna perturbazioaren efektua baino handiagoa izaten da, gure garaiez dakigun moduan. [1]

Tuchmanen legea "pertzepziozko xedapenaren" edo "probabilitate subjektiboaren" printzipio psikologiko gisa definitu da.[8] Azalpen labur prosaiko batean, legeak esan nahi du iraganeko desastreak errazago gordetzen direnez historian, aro horiek izan zirena baino okerragoak direla pentsatzera eraman gaitzakeela.[9] Izan ere, berak ere lagundu zuen pertzepzio horretan, legea definitu zuen liburuan, A Distant Mirror horretan, Erdi Aroko garai ilun bat deskribatu baitzuen, liburuaren azpitituluak nabarmendu bezala: The Calamitous 14th Century, kalamitatezko 14. mendea (liburuan deskribatutako kalamitateen artean, Izurri Beltza).

Argitalpenak

Liburuak

  • The Lost British Policy: Britain and Spain Since 1700. London: United Editorial, 1938.  
  • Bible and Sword: England and Palestine from the Bronze Age to Balfour. New York: New York University Press, 1956.  OCLC 445506
  • The Zimmermann Telegram. New York: Viking Press, 1958.  OCLC 221110341 online Nola sartu ziren AEBak I. Mundu Gerran, hori kontatzen du liburu honek, espioitza kasu baten eran kontatuta.
  • The Guns of August. New York: Macmillan, 1962.  OCLC 781625312
  • The Proud Tower: A Portrait of the World before the War, 1890–1914. New York: Macmillan, 1966. ISBN 0345405013ISBN 0345405013
  • Stilwell and the American Experience in China, 1911–45 (1971)  
  • Notes from China. New York: Collier, 1972. OCLC 570634
  • A Distant Mirror: The Calamitous Fourteenth Century. New York: Alfred A. Knopf, 1978. ISBN 0394400267ISBN 0394400267
  • Practicing History: Selected Essays. New York: Alfred A. Knopf, 1981. ISBN 0394520866ISBN 0394520866
  • The March of Folly: From Troy to Vietnam. New York: Knopf/Random House, 1984. ISBN 0394527771ISBN 0394527771
  • The First Salute: A View of the American Revolution. New York: Knopf/Random House, 1988. ISBN 0394553330ISBN 0394553330

Bestelako obrak

  • America's Security in the 1980s. London: International Institute for Strategic Studies, 1982.
  • The Book: A Lecture Sponsored by the Center for the Book in the Library of Congress and the Authors’ League of America, Presented at the Library of Congress, October 17, 1979. Washington, DC: Library of Congress, 1980.

Sariak eta Aitortzak

Irudi galeria

Erreferentziak

  1. a b Ernest Becker. The Pulitzer Prizes | General Nonfiction. Pulitzer.org.
  2. a b c d e f g h i Oliver B. Pollack, "Barbara W. Tuchman (1912–1989)," in Paula E. Hyman and Deborah Dash Moore (eds.), Jewish Women in America: An Historical Encyclopedia: Volume II, M–Z. New York: Routledge, 1997; pp. 1414–1416.
  3. Tuchman, Barbara W.. (1981). Practicing history: selected essays. (1st ed. argitaraldia) Knopf ISBN 978-0-394-52086-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  4. Douglas Martin, Walden School, At 73, Files for Bankruptcy, The New York Times, June 23, 1987
  5. (Ingelesez) Pace, Eric. (February 7, 1989). «Barbara Tuchman Dead at 77; A Pulitzer-Winning Historian» The New York Times ISSN 0362-4331..
  6. «Lester Tuchman, Internist and professor, 93» New York Times December 19, 1997.
  7. a b (Ingelesez) «Barbara W. Tuchman» Jewish Women's Archive (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  8. Texas Research Institute of Mental Sciences, Violence and the Violent Individual: Proceedings of the Twelfth Annual Symposium, Texas Research Institute of Mental Sciences, Houston, Texas, November 1–3, 1979. Spectrum Publications, p. 412
  9. (Ingelesez) «A Week to Remember: Barbara W. Tuchman» www.lapl.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  10. Website of St. Louis Literary Award. .
  11. Saint Louis University Library Associates. Recipients of the Saint Louis Literary Award. .
  12. Book of Members, 1780–2010: Chapter T. American Academy of Arts and Sciences.
  13. Robertson, Nan. (February 27, 1979). «Barbara Tuchman: A Loner at the Top of Her Field» New York Times.
  14. This was the 1980 award for paperback History. From 1980 to 1983 in National Book Award history there were dual hardcover and paperback awards in most categories, and multiple nonfiction subcategories. Most of the paperback award-winners were reprints, including this one.
  15. 1980 National Book Awards Winners and Finalists, The National Book Foundation. Nationalbook.org.
  16. «The Harvard Crimson» www.thecrimson.com.

Kanpo estekak