Bàrbara Mestanza (Bartzelona, Katalunia, 1990) antzerkigile, zuzendari, aktore, bikoiztaile eta abeslari katalana da.[1]
Lan ibilbidea
Aktore
2014. urtean TV3nOh happy day lehiaketako epaimahaikide izan zen, eta antzerki-muntaia batzuk sortu, zuzendu eta protagonista izan ditu, hala nola, Pocahontas edo la verdadera historia de una traviesa eta La mujer más fea del mundo lanaren benetako historia.[2][3]
Bikoiketa
Katalanezko bikoizketan parte hartu du: Com ensinistrar un drac/ Zelan hezi dragoi bat, Big Hero 6, Buscant en Nemo i Bolt, eta gaztelaniazko zenbait film; besteak beste, Gran Torino.[4][5]
Zuzendari
Organía lanarekin zuzendarikide gisa estreinatu zen, Espazio Librean estreinatua eta F.A.M.Y.L.I.A. lanarekin zuzendari gisa. Atrium eta La Seca aretoetan estreinatua.[6]
Abeslari, The Mamzelles musika taldea
The Mamzelles musika taldearen parte izan da, Paula Ribó eta Paula Maliarekin batera. Taldea ospetsu egin zen Kataluniako Generalitatearen birziklapenari buruzko iragarki bat egin zuenean. 2012an, taldeak lehen diskoa kaleratu zuen: Que se desnude otra Discmedi diskoetxearekin. 2014. urtean taldeak Totem izeneko bigarren diskoa kaleratu zuen Discmediarekin, Fluren&Santosek ekoitzia.[7]
Filmografia
Zinema
- Los inocentes (2013)
- Donde caben dos (2021)
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak