Babcock & Wilcox galdara lurrun-makina bat mugitzeko behar den lurruna sortzeko erabiltzen den galdara mota bat da. Tutu anitzeko edo akuotubular motako galdara da, eta lurruna sortzeko erabiltzen den ura etxe barruko hodi-sistema baten barrutik zirkulatzen du.[1]
Babcock & Wilcox enpresa multinazional estatubatuarrak hainbat galdara eta energia elektrikoa sortzeko ekipo diseinatu eta ekoiztu ditu, gutxi okertutako tutuak nahiz bertikalak,[2] lurrunezko eta dieselezko lokomotorrez gain, baita zentral nuklearrak ere. Hego Euskal Herrian zuen filiala, Sociedad Española de Construcciones Babcock y Wilcox izenekoa, 1918ko martxoaren 1ean sortu zuen.[3] Lantegi nagusiak Sestaoko Galindoko ibarrean jarri zituzten eta taldea "La Balco" izenez ezaguna izan da.[4] Galindoko Babcock & Wilcox fabrika multzoak, Trapagaranen lurrak ere okupatu zituen. Gainera, enpresak burdin meatzeak eta 6000 kW-ko zentral termikoa izan zituen Galdamesen.[3]
Sestaoko lantegia itxi ondoren, Babcock & Wilcox Española S.A. (The Babcock & Wilcox Company enpresaren filiala, %100ean) zentral termiko eta ziklo konbinatuko zentral elektriko eraikitzeaz arduratzen zen.[5]
Erreferentziak
Kanpo estekak