BEC Dorrea Bilbao Exhibition Centreko administraritza bulegoak biltzen dituen dorrea da. Barakaldoko udalerriko Ansioko gunean kokatuta dago. 98 metro eta 28 solairuko altuerarekin, Euskal Herriko eraikinik altuena da, 2006. urte bukaeran eraikitze lanak amaitu zituztenetik, ordurarte altuena izandako BBVAren dorrea gaindituz. Dorreak dituen 28 solairu horietatik, bulego moduan erabilitakoak 9 baino ez dira, besteak solairu teknikoak dira.
Dorrearen amaitze datak atzerapen handia jasan du. Hasieran 2004. urtean zabaltzeko asmoa bazen ere, egondako greba eta eraikuntza enpresarekin desadostasunek atzeratu egin dute zabaltze data.
Eraikuntza
Dorrearen erdigunezko porlanezko egitura 98 metroko altuerara arte eraiki ondoren, egituraren bederatzi solairuak goitik behera eraiki ziren, azken solairutik lehen solairura, Euskal Herrian lehen aldiz erabilitako eraikuntza sistema erabiliz.
Eraikuntzan 650 tona garraiatzeko gai zen 135 metroko Manitowoc garabia bat erabili zuten. Kristalezko fatxada 2005eko abenduan hasi ziren jartzen
Ikus, gainera
Kanpo estekak