Azida

Azida anioia
Azida funtzio-taldea

Azida N3- formulako anioia da. Azido hidrazoikoaren base konjugatua da eta, aldi berean, kimika organikoan funtzio-taldea da[1]. Azida nukleozalea da, baina alkilazida (RN3) elekroizaiea da.

Azida anioiak karbona dioxidoarekin ( CO2) eta oxido nitrosoarekin ( N2O) isoelektronikoa da. Balentzia-loturaren teoriaren arabera azidak egitura erresonante bat baino gehiago izan ditzake, inportanteena N-=N+=N- delarik

Azidek lotura kobalenteak edo ioinikoak era ditzakete metalekin. Horietako batzuk erabilera handia dute. Sodio azida (NaN3) adibidez; berau gatz bat da nitrogeno gaseosoaren iturri gisa usatzen dena airbagetan[2].

Metal astunen azidak oso lehergarriak dira.

Sintesi organikoan erabilera zabala dute azidek. Hiru erreakziobide nagusiri zor zaio aziden erreaktibitatea irudian ikus daitekeen legez.

Aziden erreakziobidea
  • N1 nitrogenoan zehar eraso nukleozale egitea elektroizale bati (A).
  • Nukleozale batek N3 nitrogenoari erasotzea (B).
  • Zikloadizioa non azida taldeak dipolo baten moduan jokatzen duen alkenoen eta alkinoen moduko dipolozaleen aurrean (C).

Hain zuzen azken erreakziobide hori dago 2022ko Kimikako Nobel sariaren atzean. Izan ere, Morten Meldal-ek eta K. Barry Sharpless-ek, bakoitzak bere aldetik, kobreak katalizatutako azida-alkino zikloadizioak lortu zituzten, klik kimikan garapen erabakigarria izan dena[3][4].

Toxikotasuna

Azida anioia toxikoa da eta zitokromo eta oxidasa entzimen lana inhibitzeko gai da. Adibidez hemo kofaktorearekin lortura itzulezina eratzen du karbono monoxidoak egiten duen modu berean.

Sodio azida ere toxikoa da irentsita eta azalean zehar absorbatuta[5].

Edonola ere azidekin tentuz lan egin behar da jokaera toxikoa izan dezaketelako.

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (kontsulta data: 2022-10-06).
  2. (Ingelesez) Tornieporth-Oetting, I.C. & Klapoetke,, T. M.. (1995). Covalent Inorganic Azides. Angewandte Chemie, International Edition in English, volume 34, 511-20 or..
  3. Jaurena, Isabel. «Carolyn R. Bertozzi, Morten Meldal eta K. Barry Sharpless ikerlariei eman diete Kimikako Nobel saria» Berria (kontsulta data: 2022-10-06).
  4. (Ingelesez) Fischman, Josh. «2022 Nobel Prize in Chemistry Awarded for a New Way of Building Molecules» Scientific American (kontsulta data: 2022-10-05).
  5. (Gaztelaniaz) Díaz D. , Finn M. G., Sharpless K. B., Fokinb, V. V. & Hawkerc., C. J.. (2008). Cicloadición 1,3-dipolar de azidas y alquinos. I: Principales aspectos sintéticos. An. Quím., 104(3),, 73−180 or..

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.