Ayutthayako Erresuma (thailandieraz: อาณาจักรอยุธยา) siamdar erresuma izan zen, 1351 eta 1767 artean iraun zuena.
Ayutthaya atzerritar merkatarientzako leku aproposa izan zen, hasieran txinatar, vietnamdar, portugaldar, indiar, japoniar, korear eta persiarrentzat eta, geroago, espainiar, herbeheretar, ingeles eta frantziarrentzat. Hauek Ayutthaya hiriburuko harresietatik gertu bere herrixkak sortu zituzten.
XVI. mendean, atzerritar merkatari hauen esanetan, Ekialdeko hiririk handienetariko eta aberatsenetariko bat izan zen. Narai erregearen (1656–1688) Gorteak lotura estuak zituen Luis XIV.a Frantziakoarenarekin eta, honen enbaxadoreen esanetan, Ayutthaya hiriak Parisaren antzeko tamaina zuen.
1550 inguruan, Erresumak zenbait hiri-estatu basailu zituen Malaysiako penintsulan, Sukhothain, Lan Nan, Birmanian eta Kanbodian.[1] Hedapen honi esker, historiografian garai honi batzuetan "Ayutthayar Inperioa" diete.
Atzerritar kroniketan, Ayutthayari Siam zioten, baina bertokoek bere buruei Tai eta bere erresumari Krung Tai (thailandieraz: กรุงไท) edo 'Tai herria' (กรุงไท) zieten.
Ayutthaya leinuko errege-erreginen zerrenda
Aztarnategi arkeologiko nagusiak
Erreferentziak
Kanpo estekak