Axis

Axis
Xehetasunak
Konponenteakodontoidea
apex of dens of axis (en) Itzuli
anterior articular facet of dens (en) Itzuli
posterior articular facet of dens (en) Itzuli
Artikulazioaatlasa
C3 ornoa
Identifikadoreak
Latinezaxis
MeSHA02.835.232.834.151.383
TAA02.2.02.201
FMA12520
Terminologia anatomikoa
Axis ornoa

Axisa bizkarrezurreko bigarren orno zerbikala edo idun ornoa da, C2 ornoa. Atlas (C1) eta C3 ornoen artean kokatzen da. Atlasarekin trokoide giltzadura osatzen du eta giltzadura honek buruaren biraketa eta supinazio/pronazio mugimenduak ahalbidetzen ditu.

Egitura

Orno zerbikalek pisu arina jasan behar dutenez (buruarena soilik) gorputz txikiena daukaten ornoak dira. Orno-zuloak, ordea, askoz handiagoak izan behar dute maila honetan zabalagoa den bizkarmuina pasatzeko.

Zeharkako apofisietan zeharkako zuloa dago orno-arteria pasa dadin. Irtengune guztiak bifidoak dira tuberkulu bina dituztelako. Giltza irtenguneen azalerak horizontalak dira. Baina goiko giltza azalera borobilagoa da eta behekoa, aldiz, lapranagoa.

Gorputz txikiaren goikaldean hortza edo apofisi odontoidea eratzen da. Hortzak atlasaren gorputzaren lekua betetzen du. Hortzaren aurreko giltzadura azalerari esker, axisa atlasaren aurreko tuberkuluarekin giltzatzen da trokoide giltzadura baten bidez.

Giltzadurak

Axisa atlas ornoarekin lotzen da lotailu desberdinen bidez:

  • Gurutze itxurako lotailua atlasaren aurreko arkua eta axisaren hortza lotzen ditu. Hau hiru azpilotailuz eratuta dago: atlasaren zeharkako lotailua, atlasaren masa lateralen erdialdeko aurpegiak lotzen dituena, goiko luzatarako faszikulua, zeharkako lotailuaren erditik garondo zulora doa eta beheko luzetarako faszikulua, zeharkako lotailuaren erditik axisaren gorputzaren atzealdera doana.
  • Atzeko lotailu atlantoaxialak atlasaren atzeko arkuaren beheko ertza axisaren xaflarekin lotzen du.

Garondo-hortz lotailuaren bidez axisa garondoarekin ere lotzen da. Lotailu honek hiru azpi egitura ditu: hortz-erpinaren lotailua, zulo nagusiaren aurreko ertzetik axisaren hortzaren erpinera, hego-lotailua, bi garondo-kondiloaren alde medialetik hortzaren erpinera, eta tektorio mintza, axisetik zulo nagusiaren aurreko ertzera.

Galeria

Bibliografia

Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia, Rafael Sarria. Giza anatomiako praktika-liburua. Elhuyar fundazioa; 2010.

Kanpo estekak