Auzitegi Zientziena diziplinarteko esparru bat da, metodologia zientifikoaren bitartez helburu duena auzitegien testuinguruan froga balioa izan dezaketen ebidentzien materializazioa erdiestea, betiere, metodologia zientifikoak baliatuta. Edozein zientziak edo diziplinak izan dezake zereginen bat esparru honetan, baldin eta froga-prozesuan sortzen diren auziei erantzunak emateko teknikak eta baliabideak garatzen badituzte behintzat. Gaur egun kriminalistika hedatzen joan da eta hainbat espezialitate barnebiltzen ditu.
Historia
Auzitegi zientzien aitzindaria daktiloskopia deiturikoa da, hatz-markak aztertzen dituen zientzia hain zuzen ere. Gaur egun ezagutzen den auzitegi zientzia XVII.mendean sortu zen auzitegiko medikuntzaren bitartez. orduan hasi baitziren medikuak prozedura judizialetan parte hartzen.
Daktiloskopiaren lehen aipamenak Kia Kung-Yen historialari txinatarrak egin zituen 650.urtean, lege-dokumentuen inguruko iruzkin batean. Ondorioz, txinatarrek ospea eman zieten hatz-marken erabilera praktikoei,eta hauen bidez, kontratuen baliozkotasuna egiaztatzeko asmoz, egunero erabiltzen zituzten euren negozio eta enpresetan.
1575. urtean auzitegi zientzien beste aitzindari bat agertzen da: lege-medikuntza, Ambroise Paré frantziarrak hasiera emanez eta 1651. urtean Paolo Sacchias-ek garatua.
1665ean, Marcello Malpighi-k ahur eta hatzen ermamiak behatu eta aztertu zituen. Hatz-marken lehenengo ikerketak 1648.urtean argitaratu ziren Ingalaterra, Nehemiah Grew medikuak egindakoak.
Hortik aurrera, Auzitegi Zientzien garapenak bi fase izan zituen:
1809. urtean Vidocq delitugilea polizia frantziarrean barneratu eta handik gutxira Segurtasun Nazionalaren (Sûreté Nationale) lehen zuzendaria bilakatu zen. Ikerketa kriminalaren arloan, aurrepenak egin zituen; espediente polizialen eraketa eta balistika. Lehena izan zen krimenaren eszenatokiko hatz-markak jasotzeko moldeak erabiltzen, eta lofoskopia definitu zuen.
1823an Jan Evangelista Purkyně hatz-markak deskribatu eta bederatzi taldetan sailkatu zituen. Urte berean, Huschke hatz-marken deltak deituriko erliebe triangularrak aurkitu zituen. 1835ean, balistikaren aitzindarietako bat agertu zen, Henry Goddard. Balistikari aplikatutako auzitegi zientziaren erabileraren lehen ebidentzia Ingalaterran erakutsi zen 1835. urtean, hilketa baten identifikaziorako froga bakarrak biktimaren gorputz barruan aurkitutako jaurtigaiaren markak izan zirenean. 1840.urtean, Mateo Orfilaren eskutik toxikologia jaio zen, toxina edo pozoien efektuak aztertzen dituen zientzia.
1882. urtean Alphonse Bertillón-ek Identifikazio Judizialaren Zerbitzua sortu zuen Parisen, 1885ean aitortua izan zena eta 1888an modu ofizialean jaso zena. Metodo antropometrikoak 21 urtetik gorakoen hezurren ezaugarri metriko eta kromatikoen erregistroan oinarritzen ziren. 1884ean Bertillon-ek krimenaren eszenatokiaren argazkiak ateratzen hasi zen, eta 1886ean Allan Pinkerton-ek argazkilaritza krimanala praktikan jarri zuen delitugileak identifikatzeko.
1896an, Juan Vucetich-ek Buenos Aires Probintziako Poliziak erabiltzen zuen Bertillónen metodo antropometrikoa alde batera uztea lortu zuen eta daktiloskopiaren fundamentu tipoak murriztu zituen.
1904. urtean Carlos Roumagnac irakasleak, Mexikon, antropologia kriminalaren lehenengo printzipioak idatzi zituen.
Auzitegi zientzien ikerketa metodologikoa
Auzitegiko antropologia
Adina, arraza eta sexua zehazten dituen eta hezurduraren gorpuzkietatik abiatuz aurpegiaren itxura berreraikitzen duen zientzia da. Honetaz gain, hilotzaren usteltze-egoeraren arabera, heriotzaren data zehazten du eta hondamendien biktimak identifikatzen ditu.
Horretarako, sistema biometrikoa erabiltzen da. Sistema biometrikoa pertsonen identifikaziorako erabiltzen den sistema informatizatua da, zeina ezaugarri fisiko, kualitatibo eta barnekoen atzematean, artxibatzean eta alderatzean oinarritzen deni. Lau identifikazio mota ezagutzen dira:
Aurpegiaren identifikazioa
Aurpegiko hainbat ezaugarriren arabera egiten da: buruhezurra eta aurpegia, begiak, sudurra, ezpainak, belarriak besteak beste. Gaur egun, hainbat bdeo-kamera existitzen dira, hala nola, FACE GRAB, fisionomiaren 80 ezaugarri atzeman eta memorizatzen dituena.
Eskuaren identifikazioa
Aldagai hauetatik abiatuz 3D irudiak jasotzen dituzten kameren bitartez egiten da: ahurraren lerroak eta zainak, dimentsioa (luzera eta zabalera) eta ahurraren forma, falangeak eta hatzak.
Iris-aren identifikazioa
XX.mendearen amaieran, Senex enpresak irisaren eskanerra garatu zuen, True Eye deiturikoa. Eskaner honek irisaren hainbat ezaugarri atzematen ditu. Nahiz eta kritikak jaso, hainbat herrialdeetan erabiltzen da presoen identifikaziorako (AEB), eraikuntzen, aeroportuen (Ingalaterra) edo bankuetako kutxazainen segurtasunerako.
Erretina-ren identifikazioa
Funtsean, begi-globoko odol-uharrean oinarritzen da.
Balistika
Auzitegi zientzien alorrean dagoen dizilplina bat da, zeinak delituetan erabiltzen diren su-armen analisia egiten duen. Jaurtigaien eta inpaktuen analisia bere gain hartzen ditu, armaren kalibrea zehaztuz. Horrenbestez, hiru ataletan banatzen da:
- Barne balistika: armaren barnean geratzen diren fenomeno guztiak ikertzen ditu.
- Kanpo balistika: airean dauden jaurtigaien portaera ikertzen du.
- Efektuen balistika: giza gorputzarengan jaurtigaiak izaten duen ekintzaren emaitza ikertzen du eta zauriaren analisiaz arduratzen da.
Daktiloskopia
Hatz marken bidez egiten den identifikazioa da, laser-jaurtitzaile baten aplikazioarekin egindako argazki baten bidez egiten dena. Hala ere, aurrez aipatutako sistema biometrikoa ere erabiltzen da delitugileen egozpenerako eta hilotzen identifikaziorako. Bestalde, hatz marken identifikaziorako erabiltzen diren teknikak azkarrak, fidagarriak eta ekonomikoak dira.
Delituaren berreraikitze birtualaz arduratzen da; horretarako, datu informatikoen programak eta diskoak aztertzen ditu.
Auzitegiko medikuntza
Arazoen ebazpenerako bideak planteatzen duen medikuntzaren adarra da. Justizia administrazioaren alorrean auzitegiko medikuak epaileei zein auzitegiei laguntzen die, lesioen jatorria edo heriotzaren kausa zehazteko.
Auzitegiko medikuntzaren barnean alderdi hauek aurki daitezke:
Auzitegiko odontologia
Giza-hortzeriaren bidez egiten den identifikazioa da, horretarako hortzen txosten medikoak, X izpiak eta argazkiak erabiltzen dira. Gehienetan hozka-marken analisiaren bidez egiten da.
Dokumentoskopia
Dokumentoskopia bi hitzetatik eratortzen den kontzeptu konposatu bat da, documentum (dokumentua) eta aztertu, behatu eta ikertu. Beraz, dokumentuak aztertu edo ikertzen dituen zientzia da, objektu materiala dokumentua izanez.
Dokumentuen peritajea analitika eta ikerketa ekintzen multzoa da, helburuak hurrengoak direlarik:
- Dokumentu bat benetakoa edo faltsua den aztertzea.
- Egileak zeintzuk diren zehaztea.
- Dokumentuek manipulazioa jasan duten edo ez ikertzea.
- Nahita edo nahigabe hondatu diren edukiak berreskuratzea.
- Dokumentoskopiaren osagaien bidez dokumentuari data jartzea.
- Pieza bat nola egin den ezartzea.
- Zein material erabilgarri edo zein teknikaren bitartez preparatu den zehaztea.
- Dokumentuaren jatorria, erabilera edo aldaketa dakarren edozein datu gehigarria ikertzea.
Gaur egun, dokumentoskopia jarduera zientifiko bat bezala eraiki da, objektibotasunez ikertzeko aukera ematen duen baliabide teknologikoa baita.
Auzitegiko hizkuntzalaritza
Hizkuntza diziplina konbergenteetaz hornitzen da; hala nola. soziolinguistikoa, pramalinguistikoa, diskurtsoaren analisia, erretorika, testu linguistikoa. Linguistika teoriko eta formala alde batera uzten dute, amtropologia, historia, soziologia, psikologia, pedagogia, komunikazioa eta informatikan barneratzeko.
Hizkuntzalaritzaren adar honek hainbat ekarpen egiten dizkio kriminologiari:
- Hiztunaren pertsonalitate profila egin.
- Mezu bat interpretatu edo deskodifikatzeaz
- Testu batean erabilitako hizkuntza-estrategiak hautematea.
- Hartzailearen eragina aztertzea.
Beste eginkizun garrantzitsu batzuk:
- Ahotsak identifikatu.
- Mezu bat iraingarri edo mehatxugarritzat jo daitekeen.
- Mezu bat faltsutu ote den.
- Mezu baten egilea nor den.
- Plagiorik egin ote den.
- Auzitegian edo Polizia-etxean egindako galdeketa batean galdekatuaren erantzunak bidegabeki lortu ote diren.
- Atzerritarren eta errefuxiatuen kasuan, itzultzaileen eta interpreteen lana bidezkoa izan ote den.
- Terrorismo arriskuak interneten.
- Suizidio-oharrak egiazkotzat jo daitezkeen.
- Larrialdietako zerbitzuetara egiten diren deiak egiazkotzat jo daitezkeen.
- Nortasunaren ordezpena egin ote den.
Ikus, gainera
Bibliografia
- Viñals, Francisco eta Puente, Mª Luz (2003) Análisis de escritos y documentos en los servicios secretos. Herder. ISBN: 84-254-2319-8
- Martín Ramos, Rafael (2010) Documentoscopia. Método para el peritaje científico de documentos. La Ley. ISBN: 978-84-8126-618-4
Kanpo estekak