Autisten Harrotasunaren Eguna urtero ekainaren 18an ospatzen den ospakizuna da[1][2]. Autisten harrotasunak pertsona autistentzat harrotasunak duen garrantzia eta gizarte zabalean aldaketa positiboak ekartzeko duen eginkizuna aitortzen du[3].
Autisten Harrotasunaren Eguna ekainaren 18an den arren, ekitaldiak asteburuan maiz izaten dira arrazoi logistikoengatik, baina urteko edozein unetan ere egin daitezke. Ekitaldi gehienak ekaina eta abuztua bitartean antolatzen dira[4].
Jatorria
Autisten Harrotasunaren Eguna 2005ean ospatu zuen lehen aldiz Aspies For Freedom elkarteak (AFF), eta ekainaren 18a hautatu zuen, garai hartako taldeko gazteenaren urtebetetzea zelako[5]. AFFk LGBT harrotasunaren mugimenduaren eredua hartu zuen[6]. New Scientist aldizkariak Autistic and proud of it (euskaraz: «Autista eta horretaz harro») izeneko artikulua kaleratu zuen ideia hau eztabaidatzen zuen lehen Autisten Harrotasunaren Egunean[7].
Mundu osoko erakundeek Autisten Harrotasunaren Eguna ospatzen dute, elkarren artean konektatzeko autistentzako ekitaldien bidez eta pertsona allistei (autismoaren espektroan ez daudenei) erakusteko pertsona autistak ez direla tratamendu kasu gisa ikusi behar[1].
COVID-19 pandemian, ekitaldi fisikoak ezinezkoak zirelarik, pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzaileak eta Autisten Harrotasunaren Aliantza elkarlanean aritu ziren Internet bidezko ospakizun bat antolatzeko[8].
Iraganeko ekitaldien zerrenda
2005: Onartzea, ez sendatzea. Ekitaldirik garrantzitsuena Brasilian (Brasil) izan zen.