Austrasia

Austrasia[1] merovingiarren erresumako ipar-ekialdeko zatia zen, mendebaldeko Neustriatik bereizia. Egungo ekialdeko Frantzian, mendebaldeko Alemanian, Belgikan, Luxenburgon eta Herbehereetan egongo zen kokatuta gutxi gorabehera. Metz zen ohiko hiriburua, nahiz eta hainbat erregek Rheims, Trier, edo Kolonia hobestu zuten.

Historia

Klovis errege frankoa 511n hil ondoren, lau semeek erresuma zatitu zuten haien artean. Teuderiko I.ak Austrasia izatekoa zena jaso zuen. Haren azkaina Austrasiako erregeak 555era arte izan zen, Klotar I.ak frankoen erresumak batu baitzituen. Hildakoan, lurraldea berriro banandu zen lau zatitan (hirutan Txaribert I.a 567an zendu ondoren): Austrasia Sigebert I.ak zeukan, Neustria Txilperiko I.ak, eta Borgoina Guntramek. Hiru erresuma hauek osatu zuten frankoen banaketa politikoa karolingiarrak arte, eta are luzerago ere.

567tik 613ra arte, Neustria eta Austrasia ia etengabe zueden elkarren borrokan, Borgoinak bakearen alde jotzen zuela. Klotar II.ak, 613an, berriro batu zituen frankoen erresumak, eta hiriburua Parisen kokatu zuen. Garai honentan agertu ziren lehendabiziko majores domus (etxeko nagusiak) direlakoak, errege eta erresumako jendearen arte bitartekariak. Austrasiako lehenak Pipindarren leinukoak izan ziren, zein, ezarian-ezarian, gero eta botere handiagoa bereganatuz joan ziren, merovingiarrei koroa kendu arte.

Izan ere, merovingiar erregeen jokabidea kaskartu zen denborak aurrera egin ahala. Austrasiako Sigebert III.a jotzen da gaur egun horren lehen adibidetzat (frantsesez: roi fainéant). Jauregiko jaunak gero eta boteretsuagoak ziren. Austrasiako tronuan jada kokatuta, 687an Pepin Heristalgoak Teuderiko III.a Neustriako erregea garaitu zuen, eta frankoen erresuma guztiak bere menpean paratu zituen. Halaber, Austrasiako nagusitasuna ere ekarri zuen horrek, merovingiarrekin batera amaituko zena.

Karlos Martelek, 718an, Klotar IV.a jarri zuen Austrasiako erregetzan. Franko guztien gainean gobernatu ez zuen azken erregea izan zen hau.

Agintariak

Merovingiar erregeak

Jauregiko jaunak

Erreferentziak

Kanpo estekak