Aurkintza

Aurkintza[1] da toki-izen batek izendatzen duen leku, paraje edo inguru geografiko ohikoan txiki eta ez oso zehaztua.

Euskal Onomastikaren Datutegiak (EODA) zehazten dituen euskarazko toponimo asko, toponimia txikia oro har, aurkintza gisa sailkatzen ditu Euskaltzaindiak. Esate baterako, Zubizabal izenarekin[2], EODAn topatzen ditugu bi etxola, bi zubi eta bi aurkintza, bi hauek Nafarroan (Beran eta Gartzainen), baina egon litezke beste batzuk ere; hain zuzen ere esan dezakegu Zalduondon badela Zubizabal izeneko aurkintza bat, izendatzen dituena, auzo bat, kale bat guruztoki bat eta zubi bat (zubitik hartzen du izena tokiak, bistan denez).

Erreferentziak

  1. Fundazioa, Elhuyar. «aurkintza» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).
  2. «EODA - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-11).

Kanpo estekak