Aurelio Iñigo Osaba (Allo, 1899ko abenduaren 1a - Arkijas, 1936ko abuztuaren 6a) nafar ekintzaile anarkista izan zen. CNTren kidea, jaioterriko "Libre Acuerdo" ateneoa bultzatu zuen. Gerra Zibilaren hasieran erail zuten.