Audry Funk
| Audry Funk | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Puebla, 1987ko urriaren 25a (38 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | raperoa, abeslaria, olerkaria eta filosofoa |
Audry Bustos Díaz, Audry Funk izenez ezaguna (Puebla, 1987ko urriaren 25a), aktibista, filosofo, poeta eta rap abeslari feminista da. Jatorriz Mexikokoa da, eta Bronxen bizi da (New York). Rebeca Lanekin batera, Somos Mujeres Somos Hip Hop taldearen gidari izan zen. Funk nazioartean aitortua da musika independentearen eszenan eta Latinoamerikako raperen komunitatean.[1][2][3][4]
Biografia
Mexikoko Pueblan jaio eta hazi zen Audry Funk. Txikitatik izan zuen musikarekiko interesa. 15 urterekin agertu zen lehen aldiz bakarlari gisa, reggae banda bateko abeslari gisa; une hartatik aurrera, Funk justizia sozialari buruzko letrak idazten hasi zen.[5]
Funkek Filosofia ikasi zuen Pueblako Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, New Yorkera migratu zuen. Han jarraitu zuen musika modu independientean ekoizten. Hiri horretan, bere ahotsak onarpena izan du mexikoar migratzaileen komunitatean. 2018an, Audry Funk-en migrazioaren inguruko historiari buruzko dokumental bat estreinatu zen.[6][7][8]
Artea eta justizia soziala
Bere musikan, Audry Funkek reggaea, hip hopa, soula eta funka nahasten ditu. Bere artea batasunaren, errespetuaren, politikaren eta emantzipazioaren aldeko aktibismo modu bat da. Bere lanetan behin eta berriro agertzen diren gaiak emakumeen eskubideak, migrazioa, arrazismoaren aurkako salaketa, gorputz aniztasuna eta askapen gordinaren mugimendua dira. Ohiko edertasun estandarrak kritikatzen ditu Funkek, eta gorputz guztiek maitasuna eta errespetua merezi dutela proposatzen du.[9][10][5][11][12]
Bere ekoizpen artistikoa independentea da, autogestiotik egina. Bertan, gainera, lan kolaboratiboak du leku nagusia. 2010eko hamarkadan, Funk izan zen "Mujeres Trabajando" (Emakumeak Lanean) ekimenaren sortzaileetako bat. Garai hartan bertan, Somos Guerreras kolektiboko kide izan zen Funk, Rebeca Lanerekin batera. Proiektu haren helburua zen hip hopean emakumeen ikuspegia aldatzea, eta tailerrak eman zizkieten Erdialdeko Amerikako komunitateei. Gerora, hainbat emakume rap abeslarirekin aritu izan da lankidetzan; Rebeca Lane guatemalarra izan da haren kolaboratzaile nagusietako bat, eta disko bat ekoitzi zuen harekin, 2024an.[3][13][14][15]

Audry Funk Estatu Batuetako komunitate latindarrarentzat garrantzitsuak diren kultura-guneetan aurkeztu da, hala nola Mexikoko Artearen Museo Nazionalean (Chicago), Lincoln Centerren (New York) eta Sounds of Brazilen (SOB's izenaz ezaguna; New York), non La Dame Banchekin (Yaite Ramos Rodriguez) ere aritu zen taula gainean.[9] Hainbat jaialditan parte hartu izan du, Celebrate Brooklyn barne. Ameriketako Estatu Batuetan eta Mexikobere jaioterrian ezezik, Guatemalan, El Salvadorren, Costa Rican, Panaman, Dominikar Errepublikan, Ekuadorren, Bolivian, Txilen, Alemanian eta Espainian aritu izan da, besteak beste.[16]
Audry Funken beste adierazpide bat poesia da. Justizia sozialarekin lotutako gaiak aztertzen ditu. New York Hiriko Unibertsitateko Mexikoko Ikasketen Ahozko Historiaren Proiekturako irakurritako poema batean, Bronxen gentrifikazioari egindako kritika nabarmentzen da:[7]
janaria ere gentrifikatzen dute
orain tako bat brunch bezala jaten da, eta etiketazkoa
a, baina hori bai, low-carb, dietarako
Beste jarduera kultural eta pedagogiko batzuk
Ekoizpen artistikoaz gain, Audry Funkek aktiboki parte hartzen du hezkuntza-ekitaldi eta -prozesuetan. Hainbat erakundetara gonbidatu dute izan dute, hitzaldiak ematera, besteak beste, Harvard Unibertsitatera. Komunitateentzako hip hop tailer ugari ere eman ditu, hala nola Tlatelolco Unibertsitate Kulturgunean emandako "Protesta feminista y sororidad a través del rap (Protesta feminista eta ahizpatasuna raparen bidez).[16][17]
Sariak
- 2026 Elebash Uncharted, artista erresidentzian.[18]
- 2025 Bronx Recongnizes its own.[19]
- 2024 “Bideoklip onena” Perrísima abestiagatik, Festival de Videoclips Panorama Tímbrico (Mexiko).[20]
Diskografia
- Manual para sobrevivir un breakup (2026)
- 40ntonas y Sabrosas (2024), Rebeca Lanekin
- Upsilon Scorpii (2024)
- Autogestión y Resistencia (2017)
- Verso...Luego existo (2015)
Bideografia
Hauek dira bere bideo musikal batzuk:
- 2024 Todxs lxs cuerpxs
- 2023 Scorpio
- 2023 TBM
- 2023 Acuerdos
- 2023 KATANA
- 2023 Perrisima
- 2022 Sin Retroceder
- 2020 Autogestión
- 2019 Tempestad en las mareas
- 2017 Hija del Subdesarrollo
- 2015 Fuerza Omega
- 2012 Rompiendo esquemas
Ikus, gainera
- Hip-hopa
- Hip hop latinoa
Erreferentziak
- ↑ López, Mixar. «Audry Funk: “Honrar a las mujeres que estuvieron antes que yo”» musica.nexos.com.mx.
- ↑ Rigby, Claire. (2015-08-09). How Latin American women are changing hip-hop. ISSN 0029-7712..
- ↑ a b Piñeyro, Magda. (2024-09-25). «“Las migrantes merecemos sentirnos gozosas, guapas y felices”» Pikara Magazine.
- ↑ «Raperas latinoamericanas: música para cambiar el mundo – DW – 21/04/2024» dw.com.
- ↑ a b Stories, Local. (2020-08-26). «Meet Audry Funk» Voyage LA Magazine | LA City Guide.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Ardila, Juanita Ramos. (2021-06-30). «Mexican Rapper Audry Funk Sings for the Immigrants of NYC» Latino Rebels.
- ↑ a b BronxNet. (2019-06-07). The Mexican Studies Oral History Project Audry Funk (5/29/19). .
- ↑ «Audry Funk» FilmFreeway.
- ↑ a b «National Museum of Mexican Art, Pilsen, Chicago» National Museum of Mexican Art, Pilsen, Chicago.
- ↑ Reynozo, Shirley. (2020-11-16). «Trasladando culturas y el activismo a través de la musica de Audry Funk» Galore.
- ↑ «Audry Funk, flow que da voz, presencia y empodera» Leviatan 2021-04-05.
- ↑ Roastbrief. (2024-03-04). Audry Funk, artista y cantante perteneciente a “Mujeres Trabajando” en entrevista con Roastbrief. .
- ↑ «Mujeres Trabajando» Wiki Rap.
- ↑ «BBC World Service - Global Beats, Hip Hop Feministas, "In Mexico we are not all blonde and skinny"» BBC 2015-12-04.
- ↑ Pardo, Arturo. (2024-08-28). «‘La llegada de la señoritud no significa el final de nuestras vidas’: Rebeca Lane, Audry Funk, y La…» Medium.
- ↑ a b «Audry Funk with DJ Loup and Bestia bx» dacaseminar.fas.harvard.edu.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Funk, Audry. (2021). «Protesta feminista y sororidad a través del rap» ¿Quién respalda al barrio? Experiencias de construcción de paz en el barrio a través de la cultura y las artes..
- ↑ Street, Tearanny. (2026-02-17). «Record-Breaking Applications Mark 2026 Elebash Uncharted Artist in Residence Program» Greenwich House.
- ↑ «Bronx Recognizes its Own (BRIO)» www.bronxarts.org.
- ↑ Ellas Resuenan - Las destacadas de enero 2024. 2024-01-31.
Bibliografia
Audry Funken lana aipatzen duten zenbait lan akademiko:
- García Contreras, Monica. (2023). Entrecruces desde el feminismo y el Análisis Político Discursivo. In. Rosa Nidia Buenfil Burgos eta Luz María Montelongo Díaz Barriga (Coords). Formación, afectos y política. Investigaciones político-discursivas en educación. Mexiko: Balam argitaletxea.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.