Audrey Mbugua (Kenya, 1984) kenyar transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile transgeneroa da. Kenyako Auzitegi Gorenean auzitan ibili da pertsona transgeneroen eskubideen aldeko borrokan[1]
Transgender Education and Advocacy elkartearen buruzagia da. 2014an Herbehereetako Atzerri Gaietarako ministerioak ematen duen Giza Eskubideen Tulipa sarirako izendatua izan zen bere aktibismoagatik.[2]
Aktibismoa
2014ko uztailean Kenyako Auzitegi Gorenak agindu zion Kenyako GKEen Kontseilu Nazionalari agindu zion Mbuguaren Transgender Education and Advocacy taldea erregistratzea eta prozesu-kostuak ordaintzea.
2014ko urrian Kenyako Auzitegi Gorenak agindu zion Kenyako Azterketa Kontseilu Nazionalari Mbuguaren izena aldatzea agiri akademiko guztietan, bertan Andrew gizonezko izenaz agertzen baitzen.[2]
2016ko ekainean Mbuguak, Transgender Education and Advocacy taldearen kide gisa, oroitidazkia bidali zion Kenyako Senatuari pertsona transgeneroen lege-aintzatespena lortze aldera.
Erreferentziak