Astondoko dunak Gorliz (Bizkaia) udalerriko Astondo hondartzan (Gorlizko hondartzaren muturra eta Ermua mendia artean) dagoen eraketa geologikoa dira. Batasuneko garrantzizko leku eta Natura 2000 sarearen lekutzat jotzen dira. Interes geologiko berezia duen leku honek bi erreplika besterik ez ditu Kantauriko kostaldean.
Jatorria
Zementatutako dunez edo duna fosilez osatuta daude: ipar haizeak bultzatutako eta Astondoko haitzaren hegalean metatutako harea-sedimentazioaren ondorioz sortutakoak, duela sei mila urte inguru harri bihurtu ziren.[1]
Garrantzi ekologikoa
Duna eremu hau gure kostaldeko zabalenetakoa dugu. Bertan EAEko landare baskularren kopururik handiena katalogatu da, 177 guztira, eta horien artean, gure lurraldean ia erabat desagertu diren espezie batzuk nabarmentzen dira. Zoritxarrez, gaur egun, hainbat hesi igaro behar ditu hareak duna hazten laguntzeko: hesi bat, errepide bat... Turismoak, bestetik, presio handia eragiten du inguruan.[2]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak