Astigmatismoaoftalmologiaren arloko gaixotasuna da, kornean gertatutako kaltea dela eta. Gaixotasun bat da non korneak (begiaren aurrealdean dagoen ehun gardena) ezohiko kurba bat duen, hots, meridiano baten kurba eta beste batena desberdinak diren, eta honek irudi gaizki fokatu bat sortarazten du. Laburbilduta, errefrakzioan dagoen arazoa da.
Kausak eta arrisku faktoreak
Astigmatismoa gaixotasun ohikoa da eta bere kausa ezezaguna. Normalean jaiotzetik izaten da eta askotan miopiarekin edo hipermetropiarekin batera ager daiteke. Astigmatismo gradu oso txikia bada, normala kontsideratzen da eta ez da zuzentzeko beharrik.
Sintomak
Astigmatismoak xehetasunak ikusteko zailtasunak ematen ditu, urrutitik nahiz gertutik.
Seinaleak eta azterketak
Astigmatismoa erraz detekta daiteke azterketa oftalmologiko baten bidez, errefrakzio proba batekin eta, normalean ez da azterketa berezirik behar. Umeei edo galderei erantzun ezin dezaketen pertsonei, beren arazo gradua neur dakieke argi islatua (oftalmoskopia) erabiltzen duen proba baten bidez.
Tratamendua
Begi-lagunekin edo kontaktuzko lente gogorrekin. Kontaktuzko lente leunekin ez dute hain ongi funtzionatzen. Astigmatismo larria kirurgiarekin trata daiteke.
Iragarpena
Gehienetan ikusmena normala da kontaktuzko lenteekin, begi-lagun egokiekin nahiz kirurgiarekin.
Zailtasunak
Astigmatismoa bakarrik begi batean bada, ambliopia eragin dezake.