Associaçom Galega da Língua edo AGAL (Hizkuntzaren Galiziar Elkartea) galizieraren normalkuntza helburu duen elkarte erreintegrazionista da. 1981ean sortu zen.
AGALek galiziera hizkuntza talde galaikoportugesaren parte dela azpimarratzen du. Horrela, galizieraren izaera autonomoa aitortzen badu ere, galiziera hitz egin nahiz idazteko testuinguru lusofonora begiratu beharra aldarrikatzen du. Bestela esanda, AGALen ustez, galiziera hizkuntza-talde galaiko-portugesak Galizian hartzen duen izena da. Horrela, galizieraren idaztarau estandarra (edo RAGen arauak) ez du onartzen eta 1983an galizierarako idaztarau propioak kaleratu zituen, Estudo crítico das normas ortográficas e morfolóxicas do idioma galego izenarekin.
Galizieraren arazoei aurre egiteko, egoera politiko berriak (Galiziako Autonomia Estatutua) baliatzeko beharra izan zen 1981eko maiatzean Compostelan egindako hainbat bilkuraren ondorioa. Horretarako, elkarte bat sortzea erabaki zen (AGAL), helburu gisa "galizieraren hizkuntza zein gizarte erreintegrazioa lortzea, eta bereziki, idatzizkio adierazpenetan, hizkuntzalaritzaren arloan eta berezkoa duen kultura-arloan (galiziar-luso-afrikar-brasildarra) erreintegrazioa lortzea" zuena. (AGALen lehenengo Estatutuetatik hartutako hitzak)
2007tik 2009ra: Alexandre Banhos (soziologoa eta funtzionarioa).
2009tik 2012ra: Valentim Rodrigues Fagim (hizkuntzalaria eta Ourense eta Compostelako hizkuntza eskoletako portuges-irakaslea).
2012tik 2015era: Miguel Rodrigues Penas[3] (komunikazioan profesional, Através Editora argitaletxeko lehenengo zuzendaria, enpresaria eta PGLko sortzaileetako bat[4]).
2015etik 2023ra: Eduardo Maragoto[5] (hizkuntzalaria eta Valentziako eta Compostelako hizkuntza eskoletako portuges-irakaslea).
Horietaz gain, Agália aldizkaria ere argitaratzen hasi zen 1985ean. Hasieran, hiruhileko maiztasuneko argitaratzeak zituen, baina egun, seihilekokoa da.
2010ean, AGAL Editora izenekoa izatetik Através Editora izenekoa izatera pasa zen, eta bilduma batzuei ere izen berriak jarri zizkieten. Bere estreinaldian, Carlos Taiboren, Séchu Senderen edo Ugia Pedreiraren lanak argitaratu zituen.