Assault on Precinct 13 (euskaraz "Erasoa 13. Barrutiko Komisaldegiari") 2005eko Jean-François Richet frantziar-estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. John Carpenter estatubatuar zuzendariaren 1976ko izenburu berdineko filmean oinarritua dago. Ethan Hawke, Laurence Fishburne, John Leguizamo, Maria Bello, Ja Rule, Drea de Matteo, Brian Dennehy eta Gabriel Byrne aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Detroit hiriko 13. barrutiko komisaldegi zaharra behin betiko itxitzeko ordu gutxi gelditu dira. Elur ekaitz bortitz batek errepide asko moztu eta komisaldegian polizia gutxi batzuk bakarrik gelditzen dira, haciendo buru Jake Roenick (Ethan Hawke) sarjentua dago.
Goiz horretan bertan, Krimen Antolatuaren Aurkako Unitatearen Marcus Duvall (Gabriel Byrne) buruak Marion Bishop (Laurence Fishburne) mafiaburua atxilotu du. Bishop eta beste gaizkile batzuk autobusez espetxera garraiatuak izango dira: Beck yonkia (John Leguizamo), Smiley iruzurgilea (Jeffrey Atkins) eta Anna kale liskarzalea (Aisha Hinds). Baina elur-jasa hasi eta autobusa segurtasun goreneko espetxera iritsi ezinik geldituko da, hortaz 13. barrutiko komisaldegian geldiunea egingo du. Ustekabeko ailegatzeak Roenick nahiz Alex Sabian (Maria Bello) beren onetik aterako ditu. Halere, Iris Ferry (Drea de Matteo) komisaldegiko idazkari erakargarria eta Jasper O'Shea (Brian Dennehy) polizia beteranoa ez dira lan estra horrek beren Urteberri ospakizuna zapuztu dezan prest agertuko.
Aktoreak
Ikus gainera
Kanpo estekak