Asistolia inaktibitate sinusalaren edota sinu aurikularraren blokeoaren ondorioz bihotzeko jarduera elektrikoa erabat gelditzean sortzen den egoera da.[1] Paziente batek asistolia duenean, aukerako tratamendua epinefrina (adrenalina ere esaten zaio) eta atropina (basopresina erabil daiteke)-injekzio bat da. Erabiltzen badira, bihotzera zuzenean injektatu daitezke, kardiologoaren irizpidearen arabera. Gainera, bihotz-biriketako bizkortzea praktikatzen da.[2] Bihotzak ez dio desfibriladore bati erantzungo, dagoeneko despolarizatuta dagoelako.