Ashley Fuller Olsen (Sherman Oaks, Kalifornia, 1986ko ekainaren 13a) estatubatuar aktore ohia, moda-diseinatzailea, eta enpresaburua da. Mary-Kate ahizpa bikia eta biak bederatzi hilabete zituztenean hasi ziren antzezten. Biek 1987 eta 1995 bitartean iraun zuen Full House telesailean Michelle Tanner izeneko pertsonaia antzeztu zuten txandaka. Horrez gain, hainbat filmetako protagonista izan ziren. Ondorioz, Olsen bikiak izenez egin ziren ezagunak.
2012ko martxoan Mary-Kate eta biek antzezteari utziko ziotela adierazi zuten, modaren industrian aritzeko.
Kanpo estekak