Asepsia nonbait mikroorganismo, onddo eta parasito patogenorik ez izatea da. Esterilizazioa da asepsia egoera ziurtatzen duen metodoa, horretan mikroorganismo guzti guztiak, patogenoak nahiz ez patogenoak, suntsitu direlako. Desinfekzioan eta antiseptikoen erabileran, berriz, mikrobio gehienak deuseztatzen dira eta horien hazkuntza galarazi. Ebakuntza kirurgikoetan bereziki bilatzen den egoera ideala da: horretarako, instrumental kirurgikoaren esterilizazioa egiten da, instalakuntzen desinfekzioa eta ehun bizidunen antisepsia.
Kanpo estekak