Arthur, 1981eko Steve Gordon estatubatuarrak zuzendutako komedia film bat da. Dudley Moore, Liza Minnelli eta John Gielgud aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (John Gielgud) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zituen (Abestia: Arthur's Theme (Best That You Can Do)", Egileak: Burt Bacharach, Carole Bayer Sager, Christopher Cross eta Peter Alle), eta Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Dudley Moore) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren (Steve Gordon) izendapenak jaso ere.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Arthur Bach (Dudley Moore) munduko gizon ezkongabe erakargarriena da, baina denbora gehiena mozkorturik pasatzen du. Bapatean, bere familiak bidegurutzean ipiniko du: 750 milioi ondorengotzan jaso nahi baditu, hilabeteko epearen barruan Long Islandeko Susan Johnson (Jill Eikenberry) neskalagun aspergarriarekin ezkondu beharko du.
Aktoreak
Kanpo estekak