Ur-jauzia Andia mendilerroan dago. Artazul errekako iturburuan. Ingurune paregabe honetan ur-jauzitik gora Artazul Arroila aurki dezakegu. Lizebar arroila ere gertu dago.
Mila metro inguruko batezbesteko altuera duen meseta dago gainean, Goñi eta Aizpun aldean eta ur irteerak ugariak dira ingurune karstiko honetan.[2]
Bertara nola iritsi
Artazul ur-jauzia ikusteko Nafarroako Arteta herriko iturburura joan behar da. Ollo bailarako ur irteera naturaletariko bat da iturburu hau.[3]
Iruñeko ur-hornidura
Iruñean edaten den ur asko hemendik hartu izan da aspalditik. XIX. mendearen amaieran Iruñeko 30.000 herritarrei ur garbia emateko zailtasunak zirenean (1895ean koleraren eragina handia izan zen). 1895. urtean bertan Artetatik ura Iruñera eramateak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura-arazoetarako konponbidea izan zen.[4]